II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TAFALLA
Hasiera batean onetsirik 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tasen arauketa
Udalak, 2006ko azaroaren 28an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:
Ikusirik 2007ko ekitaldirako tasak eguneratzeko beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak duen egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/04 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa._Ondoko tasen eta herrilurren aprobetxamenduen ordainarazpena arautzen duten tarifen eranskinak onestea, espedienteko testu bateginekin batera geldituko baitira. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.
_4. ordenantza fiskala: Agiriak luzatu eta izapidatzea.
_5. ordenantza fiskala: Autotaxia.
_6. ordenantza fiskala: Lizentziak eman eta hirigintza jarduerak egitea.
_7. ordenantza fiskala: Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentzia.
_8. ordenantza fiskala: Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenak.
_9. ordenantza fiskala: Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta zaintzea.
_11. ordenantza fiskala: Hilerriko zerbitzuak ematea.
_12. ordenantza fiskala: Kirol instalazioak eta eskolako lokal eta instalazioak erabiltzea.
_15. ordenantza fiskala: Herrilurrak aprobetxatu eta erabiltzeko ordaindu beharreko eskubide eta kanonak.
_16. ordenantza fiskala: Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.
_17. ordenantza fiskala: Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.
_18. ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.
_20. ordenantza fiskala: Merkatuko Plazarekin, kalez kaleko salmentarekin eta feria barrutiarekin ikusteko duten aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa, zerbitzuak eta jarduerak.
Bigarrena._Erabaki hauek jendaurrean edukitzea 30 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarri ondoren, egokitzat jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.
Hirugarrena._Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.
Tafallan, 2006ko azaroaren 29an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L0619260