150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Santiago Aldaco Alemán Baztango Udaleko jarduneko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2006ko azaroaren 24ko ebazpenaren bitartez, xedatu du hasiera batez onestea Elizondoko hiri lurzoruari dagokion xehetasun azterlan bat, 16. poligonoko eta EQ-1 UE-5eko ekipamenduetarako 505. lurzatian, Udalaren haur eskola ezartzeko bertan; azterlana, berariaz irekitako espedientea baitago, Barbarin Gómez arkitektoak prestatua da, 2006ko urrian, eta Baztango Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2006ko azaroaren 27an. Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0618967