150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARGOTA

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2006ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 3. poligonoko 1520. lurzatiko herrilurraren desafektazioa; haren azalera 33 erregu eta 5 almute da (24 erregu eta 11 almute laborantzakoa, eta gainerakoa larreak), eta "El Juncal" alderdian dago.

Desafektazioaren xedea da trukaketa egitea ezaugarri hauek dituen lurrarekin: 2. poligonoko 2643. lurzatia, "La fuente vieja" alderdian, Manuel Merino González jaunarena. Trukaketaren xedea da dagoen hobi septikoak gainezka egiten duenean eragiten dituen kalteak konpontzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3 artikuluarekin eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluarekin bat, erabaki hau hilabetean egonen da jendaurrean, aitzinetik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Bargotan, 2006ko azaroaren 13an._Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0618334