150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MENDABIA

Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Mendabian, 2006ko azaroaren 27an._Alkatea, Samuel Caro.

Iragarkiaren kodea: L0618945