150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0618943