150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2006ko azaroaren 17an Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean, entitatearen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestea erabaki zuen, legeek agindutako quoruma izanik.

Espediente administratiboa interesatuen eskura egonen da entitatearen idazkaritzan, hamabortz eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz, azaroaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2006ko azaroaren 20an._Mankomunitateko burua, Antonio Barbarin Garisoáin.

Iragarkiaren kodea: L0618933