150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VIANA

Kredituak aldatzeko espedienteak. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2006ko azaroaren 23an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, hau erabaki zuen:

"Kontu hartzailearen txostena ikusirik, ondokoa erabaki da:

1._Hasiera batean onestea aurrekontuko ondoko aldaketa, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua eta 20.800 euro egiten duena:

Aurrekontuko aldaketa, kreditu osagarria:

423 48200._Musika bandarako transferentzia: 20.800 euro.

2._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai egotea 15 egun baliodunean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean iragarkia jarrita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Vianan, 2006ko azaroaren 23an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0618896