150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2507/2006 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Maisu-Maistren zenbait espezialitatetan aldi baterako kontratuen bidez aritzeko izangaiak onartzeko deialdiak eta Maisu-Maistren Kidegoko espezializate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan ageri diren izangaiak berriro antolatzeko deialdiak onesten dituena.

Hezkuntza kontseilariak irailaren 23an emandako 156/2005 Foru Aginduaren bidez (2005eko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 3koa), onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak. Foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren azaroaren 21eko 188/2005 Foru Aginduak eta uztailaren 11ko 80/2006 Foru Aginduak aldatu zuten.

Kudeaketarako Arauen hirugarren oinarriak xedatutakoaren arabera, ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia egiten ahalko du, kontratazioak behar dituzten espezialitate eta hizkuntza bakoitzaren zerrendetan aldi baterako kontratatzeko izangai berriak onartzeko.

Halaber, bosgarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, ikasturteko lehen hiruhilekoan, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia egiten ahalko du, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan dauden izangaiek beren merezimenduak eguneratzeko.

Azaldutakoaren arabera, eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetan dauden langile beharrak ikusita, bidezkoa da ondoko deialdiak onestea:

I._Maisu-Maistren Kidegoko espezialitate batzuetan eta hizkuntzetako batean aldi baterako kontratatuak izateko izangai berriak onartzekoa.

II._Maisu-Maistren Kidegoko espezialitate eta hizkuntzari dagozkion zerrendetan ageri diren izangaiak berriro antolatzekoa.

I._DEIALDIA, MAISU-MAISTREN KIDEGOKO ESPEZIALITATE BATZUETAN ALDI BATERAKO KONTRATATUAK IZATEKO IZANGAI BERRIAK ONARTZEKOA.

Lehena._Espezialitate eta hizkuntza hauei dagozkien zerrendetan onartuko dira izangai berriak:

Gaztelaniazkoak:

_Entzumena eta Hizkuntza.

_Ingelesa.

_Pedagogia Terapeutikoa.

Euskarazkoak:

_Frantsesa.

_Matematika eta Natur Zientziak

_Euskara.

_Entzumena eta Hizkuntza.

_Ingelesa.

_Pedagogia Terapeutikoa.

Bigarrena._Ez dira deialdi honetan onartuko espezialitate eta hizkuntzei dagozkien zerrendetan sartzea eskatzen duten izangaiak, jadanik sartuta badaude.

Hirugarrena._Zerrendetan sartu ahal izateko betebeharrak.

1. Baldintza orokorrak:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Espainiarren eta Europako Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek ere hartzen ahalko dute parte, edozein delarik haien hiritartasuna, eta, kasuan kasuko tratatuak hala xedatzen duenean, Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio librea dagokiekeen estatuetako langileen ezkontideek ere bai, baldin eta zuzenbidearen arabera bereiziak ez badira. Halaber, baldintza beretan haien eta haien ezkontideen ondorengoek ere hartzen ahalko dute, 21 urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

Espainiako hiritartasuna ez badute, izangaiek gaztelania maila zehazteko proba bat egin beharko dute, baldin eta ez badute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diploma, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta eskuarki erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bat ez datorren gorputz edo gogo gaixotasun edo eragozpenik ez izatea.

d) Diziplinazko espediente bidez edozein administrazio publikotatik bereizia ez izana eta funtzio publikoan aritzeko ezgaitua ez egotea.

e) Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko, bai eta espezialitate bakoitzerako ebazpen honen I. eranskinean eskatzen den titulua homologatua edo balio berekoa dela ere.

f) Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuetan, aldi baterako kontratazioaren bidez aukeratu nahi den zerrendatik bazterturik ez egotea, arrazoia kontratu administratiboa lanpostuan aritzeko gauza ez izateagatik edo ez egokitzeagatik etetea izan baldin bada.

2. Titulazio baldintzak:

2.1. Guztiendako baldintzez gain, kontrata daitezkeen izangaiek ebazpen honen I. eranskinean espezialitate bakoitzarentzat ezartzen diren berariazko titulazio baldintzak bete beharko dituzte.

2.2. Euskara titulua.

Euskarazko lanpostuetan aritzeko izangai zerrendetan sartzeko, edozein direlarik ere eskatu diren espezialitateak, EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo balio bereko titulua izan beharko du izangaiak. Hala ere, titulu hori izan ez eta lanpostu horietan aritu nahi dutenek proba bat gainditu beharko dute, behar adinako maila duten ala ez finkatzeko. Proba horren edukia eta ezaugarriak Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu. Proba gainditzen duten izangaiak EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo balio bereko beste titulu baten jabe direnen zerrenda berean sartuko dira, baina haien ondoren.

Euskarazko jakite-maila neurtzeko probak baino lehen EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo antzeko titulua lortu duten izangaiek probaren egunean kreditatzen ahalko dute epaimahaiaren aurrean, proba hori ez egiteko. Hala ere, 2007-2008 ikasturtean EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo antzeko titulua eduki eta parte hartzeko eskabidearekin batera frogatu dutenen ondoren sartuko dira zerrendan. Izangaiak antolatzeko geroko deialdietan, EGAren (Euskararen Gaitasun Agiria) edo antzeko tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, zerrenda horietan titulu hori daukaten beste izangaiekin batera berriro antolatzeko.

2.3. Beste hizkuntzetako tituluak.

Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak lortu nahi dituzten izangaiek irakatsi beharreko hizkuntzaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi zikloko titulua edo espezialitateak irakatsi ahal izateko ebazpen honetako I. eranskinean ezarritako titulazioetako edozeinen edo balio berekotzat jotako titulua aurkeztu beharko dute. Titulu hori ez daukatenek, atzerriko hizkuntzaren bateko eskola orduak irakatsi beharreko hizkuntza lanpostuez bestelako lanpostuak lortu nahi badituzte, proba bat gainditu beharko dute frogatzeko behar den jakite-maila dutela. Hezkuntza Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalak zehaztuko ditu proba horren edukia eta ezaugarriak.

Halaber, atzerriko hizkuntzaren bateko eskola orduak irakatsi beharreko hizkuntza lanpostuetarako zerrendetan agertzeko gaituak izanen dira hizkuntzen zerrendetan dauden izangaiak ere.

Betiere, interesatuak eskatuko du gaitua izateko. Izangaiak gaitua izateko borondatez eskatu eta ezaugarri horietako lanpostu bat onartzen ez baldin badu, zerrendatik kentzea ekarriko du, irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren bederatzigarren oinarrian ezarritako kasuetan izan ezik.

2.4. Zeinu hizkuntza irakatsi behar den Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumena eta Hizkuntzako lanpostuetarako titulazioa.

Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumena eta Hizkuntzako lanpostuak lortu nahi dituzten izangaiek (lanpostu horietan zeinu hizkuntza irakatsiko da), ASORNAk (Nafarroako Sorren Elkartea) emandako 3. mailako "Komunikazio Ikastaroa Espainiako Zeinu Hizkuntzan" ziurtagiria eduki beharko dute edo baliozkotutako beste titulu bat, betiere "Zeinu hizkuntza" dakitela frogatzen duena.

3. Aurreko ataletan aipatzen diren baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen duen unera arte izan, baita kontratatua zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

Laugarrena._Kontrata daitezkeen izangai berrien lehentasun hurrenkera.

Izangai berriak espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan sartuko dira, merezimenduen baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera dagokien hurrenkeran. Merezimenduen baremoa Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduak onartu zuen. Kontuan hartuko dira 2006ko abuztuaren 31 arte soilik osatutako merezimenduak.

Aipatutako merezimenduen baremoa ebazpen honen II. eranskinean argitaratzen da.

Hala ere, 2005/2006 ikasturtean zerrendetako batetik kenduak izan diren izangaiek hartan berriz sartzeko eskatzen badute, sartu eginen dira baina puntuazio txikiena duen izangaiaren ondotik, hala xedatzen baitu Hezkuntza kontseilariak irailaren 23an emandako 156/2005 Foru Aginduaren hirugarren oinarriaren bigarren atalak.

Bosgarrena._Eskaerak eta dokumentazioa.

"Izangai berriak onartzeko" izenburuko deialdiak duen parte-hartze eskabidea aurkeztuko dute izangaiek, eta bertan eskatutako espezialitatea edo espezialitateak jarriko dituzte, baita hizkuntza (gaztelania edo euskara) ere.

Izangaiek aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan onartzea eskatuz gero, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko eskabidearekin batera:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo nazionalitatea egiaztatzen duen agiria. Europar Batasuneko estatuetakoak ez diren izangaiek, berriz, deialdi honen hirugarren oinarriko 1. a) atalak aipatzen dituen kasuren batean daudelako frogagiria aurkeztu beharko dute.

2. Eskatzen den espezialitate bakoitzean beharrezkoa den titulazioaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta horrekin batera homologatuta edo onetsia dagoela egiaztatzen duen agiria.

3. Nazionalitate espainiarra ez badute, aurkeztu beharko dute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diplomaren fotokopia konpultsatua, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Aipaturiko titulazioa aurkeztu ezean, eskabidean adierazi beharko dute gaztelania maila zehazteko proba egin nahi dutela.

Zinpeko aitorpena egitea edo hitza ematea beren jatorrizko estatuan funtzio publikoan aritzea eragozten dien inolako diziplina zehapen edo kondena penal baten mende ez daudela.

4. Halaber, euskaraz irakatsi beharreko espezialitate bati dagokion zerrendan sartzea eskatuz gero, izangaiek EGAren (Euskararen Gaitasun Agiria) edo balio bereko titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute. Titulazio hori aurkeztu ezean, euskara proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.

5. Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak, lortu nahi denean, izangaiek irakatsi beharreko hizkuntzaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi zikloko titulua edo espezialitatea irakatsi ahal izateko ebazpen honetako I. eranskinean ezarritako titulazioetako edozein edo balio berekotzat jotako titulua aurkeztu beharko dute. Titulazio hori aurkeztu ezean, hizkuntzen jakite-maila neurtzeko proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.

6. Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumena eta Hizkuntzako lanpostuen kasuan (lanpostu horiek zeinu hizkuntzaren eskakizuna daukate), izangaiek ASORNAk (Nafarroako Sorren Elkartea) emandako 3. mailako "Komunikazio Ikastaroa Espainiako Zeinu Hizkuntzan" ziurtagiria eduki beharko dute edo baliozkotutako beste titulu bat, betiere "Zeinu hizkuntza" dakitela frogatzen duena.

7. Ebazpen honen II. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak.

Soilik baloratuko dira 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimendu guztiak eta ez dira data horretatik aurrerakoak kontuan hartuko.

Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atalaren balorazioari dagokionez, interesatuek parte hartzeko eskaeran eskatu ahal izanen diote Giza Baliabideen Zerbitzuari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat emandako zerbitzuak eransteko, parte hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean azaltzen diren agirien arabera. Eskaera hau egin ezean, interesatuek aurkeztutako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.

Baremoko "Beste merezimendu batzuk" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeak edo batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da. Atal honengatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza.

Seigarrena._Euskara, atzerritarrendako gaztelania eta atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak neurtzeko probetan onarturiko izangaien zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak ondoko zerrendak jendaurrean jarriko ditu, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan:

_Euskaraz irakasteko espezialitateen zerrendetan sartzeko euskara probak egiteko onartu diren izangai berrien zerrenda.

_Gaztelaniazko jakite proba egiteko onartutako izangai berrien zerrenda.

_Atzerriko hizkuntzen jakite proba egiteko onartutako izangai berrien zerrenda.

_Bazterturiko izangaien zerrenda, ez onartzeko zergatikoak adieraziz.

Zerrenda horien kontra interesatuek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jartzen diren egunetik hasita bost egun balioduneko epean.

Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertu eta ikusten baldin bada betebeharren bat falta dela, interesatuek deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zazpigarrena._Epaimahaiak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jendaurrean jarriko dira epaimahaien eraketa eta euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntzen jakite-maila neurtzeko probak egiteko tokia, eguna eta ordua.

Zortzigarrena._Prentsan argitaratutako deialdien ondoriozko zerrendetatik eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bidalitako zerrendetatik datozen izangaiak sartzea, bai eta antzeko espezialitateren batean irakasle lanpostu esleitu zaien izangaiak ere.

Prentsan argitaratutako deialdien ondorioz edo Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestatutako zerrendetan ageri direlako 2006/2007 ikasturtean lanpostu bat esleitu zaien izangaiak zerrendetan sartuko dira, zein bere espezialitate eta hizkuntzan, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren hamaikagarren oinarriak ezartzen duen prozedura aplikatu ondotik txosten negatiborik izan ez badute bederen.

Halaber, antzeko espezialitate bateko lanpostuetan aritzeko kontratatu diren izangaiak ere bertan sartuko dira, Kudeaketa Arauen lehenbiziko oinarriak xedatzen duenari jarraikiz.

Aipatu izangai horiek deialdi honen arabera dagokien hurrenkeran jartzeko, interesatuek II. eranskineko baremoan bildutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, betiere ondokoaren arabera:

a) 2006ko irailaren 1etik ebazpen hau argitaratzen den egunera bitarte kontratatu diren izangaiek aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epean.

b) Lanpostuaren esleipena ebazpen hau argitaratu ondotik erdiesten duten izangaiek merezimenduen egiaztagiriak Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritako epean aurkeztu beharko dituzte.

Bederatzigarrena._Irakasleen kidegoetan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialditik etorritako izangaiak sartzea.

Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak 2006-2007 ikasturtetik aurrera irakasleen kidegoetan sartzeko onetsi dituen oposizio-lehiaketetan eta bidezko deialdietan parte hartu duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendetan sartuko dira, zein espezialitate eta hizkuntzatan lehiatu diren, haietan eta, betiere, izangai horiek, hautapen prozedura hori gainditu gabe, oposizioko ariketaren bat gainditu badute.

Dena dela, soilik baloratuko dira 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimendu guztiak eta ez dira data horretatik aurrerakoak kontuan hartuko. Merezimenduen baremoaren IV. atalari (beste merezimendu batzuk) dagokionez, soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera egindako etengabeko prestakuntza.

II._ESPEZIALITATE ETA HIZKUNTZA BAKOITZARI DAGOZKION ZERRENDETAKO IZANGAIAK BERRANTOLATZEKO DEIALDIA

Lehena._Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak, zein bere espezialitate eta hizkuntzakoak, berrantolatzeko, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduan onetsitako baremoari jarraikiz, zerrenda horietako izangaiek aurkeztuko dituzte ebazpen honen II. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak eta soilik baloratuko dira 2005eko irailaren 1etik 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimenduak.

Deialdi honetan 2005eko irailaren 1a baino lehenagoko merezimendurik ez da kontatuko.

Bigarrena._EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo antzeko titulua aurkeztea.

Euskarazko lanpostuetan aldi baterako kontratuarekin aritzeko EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo balio bereko titulurik gabe ageri bada izangairen bat espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan, baina zerrendetan sartuz geroztik titulu hori beretu badu, zilegi izanen du tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztea, eskabideak aurkezteko epe berean, eta horren arabera berrantolatuko da titulazio hori duten kasuko espezialitateko gainerako izangaiekin.

Hirugarrena._Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak.

Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak lortu nahi dituzten izangaiek irakatsi beharreko hizkuntzaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi mailako titulua edo espezialitatea irakatsi ahal izateko ebazpen honetako I. eranskinean ezarritako titulazioetako edozein edo balio berekotzat jotako titulua aurkeztu beharko dute. Titulu hori ez daukatenek, atzerriko hizkuntzaren bateko eskola orduak eman beharreko hizkuntza lanpostuez bestelako lanpostuak lortu nahi badituzte, proba bat gainditu beharko dute frogatzeko behar den jakite-maila dutela. Hezkuntza Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalak zehaztuko ditu proba horren edukia eta ezaugarriak.

Modu berean jokatuko da atzerriko hizkuntzaren bat ordu batzuk eman beharreko lanpostuetan, hizkuntzen zerrendetan dauden izangaiekin.

Betiere, interesatuak eskatuko du gaitua izateko. Gaitua izateko borondatez eskatu duen izagairen batek lanpostu horietako bat onartzen ez badu, zerrendatik baztertua izanen da betiere.

Probak egiteko onarturiko izangaien zerrenda izangai berriak onartzeko deialdiko partaideen zerrendarekin batera argitaratuko da, onartzeko deialdiko seigarren oinarrian haiendako ezarririko prozedurari jarraituz.

Halaber, eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jendaurrean jarriko dira epaimahaien eraketa eta probak egiteko tokia, eguna eta ordua, izangai berriak onartzeko deialdiko partaideekin batera.

Laugarrena._Pedagogia Terapeutikoaren, Entzumena eta Hizkuntzaren eta Musikaren espezialitateak eskakizun zehatz batzuekin.

Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumena eta Hizkuntzako zerrenda osatzen duten izangaiek berriro antolatzeko eskabidean 3. mailako "Espainiako Zeinu Hizkuntzako Ikastaroa" titulua aipatu eta hari dagozkion agiriak aurkezten ahalko dituzte, A.S.O.R.N.A.k (Nafarroako Sorren Elkartea) emana edo antzeko titulu parekatua, zeinu hizkuntza dakitela frogatzen dutena. Titulu horren jabe direla aipatuko dute beraz zerrenda horretan. Hori dela eta, orotariko lehentasun hurrenkerari jarraituz dei eginen zaie, titulu horren kreditazioa kontuan hartuz, zerbitzuaren beharren arabera.

Halaber, Musikako zerrendan egon eta Araubide Bereziko zenbait musika espezialitatetan irakasteko lanpostuak lortu nahi dituzten izangaiek berrantolaketa eskabidean hala adieraziko dute eta eskura dituzten musika titulu guztiak aurkeztu beharko dituzte. Kontuan hartu behar da musikako ikasketa arautuetan eskola eman ahal izateko titulua beharko dutela izan, dagokien espezialitatean, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39. artikuluko 3. atalean ezarritakoari jarraikiz; horrek guztiak balioko du Araubide Bereziko Musika Ikasketetan dagokien espezialitatean gaitua dagoela frogatzeko eta zerrendan horren gaineko aipamen bat sartzeko.

Hori dela eta, orotariko lehentasun hurrenkerari jarraituz dei eginen zaie, titulu horien kreditazioa kontuan hartuz, zerbitzuaren beharren arabera.

Bosgarrena._Eskaerak eta dokumentazioa.

1. Merezimenduak frogatzen dituzten agiriekin batera aurkeztu beharko dute interesatuek berriro antolatzeko eskabidea.

Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atala baloratzeari dagokionez, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zer zerbitzu egin duten interesatuek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako, parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonaleko dokumentazioaren arabera. Horregatik, Departamentu honen menpeko ez diren beste ikastetxe publiko edo pribatuetako esperientziaren dokumentazioa aurkeztu beharko dute interesatuek.

2. Merezimenduen baremoko "Beste merezimendu batzuk" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeak edo batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, berrantolaketa eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da.

3. Oinarri honen arabera, izangaiak ez daude behartuta parte hartzeko eskabiderik aurkeztera, baldin eta bakarrik merezimendutzat alegatzen badituzte zerbitzuak, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten baititu. Era berean izangaiak ez daude behartuta parte hartzeko eskabiderik aurkeztera deialdi honetan merezimendu berririk ez badute alegatu behar.

III._ESPEZIALITATE ETA HIZKUNTZA BAKOITZARI DAGOZKION ZERRENDETAN IZANGAI BERRIAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIAREN ETA ZERRENDA HAUETAKO IZANGAIAK BERRANTOLATZEKO DEIALDIAREN ARAU KOMUNAK.

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http: \\www.pnte.cfnavarra.es interneteko helbidean eskuratzen ahalko dira.

Bigarrena._Aurkezteko tokia.

Zilegi izanen da parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Bulegoan aurkeztea edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkezten dutenek, gutun-azal irekian egin beharko dute, posta funtzionarioak, gutuna ziurtatu baino lehen, zigilua eta data jar diezazkion eskabideari.

Izangai berriek zilegi izanen dute parte hartzeko eskaeran gehienez bi harreman-telefono jartzea, Departamentuak erraz aurkitu eta deitu ahal izateko; zilegi izanen da telefono zenbaki horiek nahi duten guztietan aldatzea, hartarako Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eskaera bat bidalita.

Hirugarrena._Interesatuek erantsitako dokumentazioaren konpultsak eta hizkuntza.

Aurkezten diren agiri guztietan izangaiaren izen-deiturak agertuko dira. Agiriak originalen fotokopien bidez aurkeztea zilegi den kasuetan, fotokopiek nahitaez hauetako batek konpultsaturik beharko dute: Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetako zuzendariek, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduaren arabera (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 79.a, ekainaren 29koa), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluaren 4. atalak aipatzen dituen organoek.

Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik, eta zinpeko itzultzaileek egindako itzulpenak izan beharko dute.

Laugarrena._Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek esanen dute merezimenduen baremoko I., II. eta III. atalen arabera zenbat puntu dagozkien izangaiei. Halaber, Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz, Zerbitzu horrek izendatu organoak edo organoek baloratuko ditu(zte) baremoko IV. atalaren arabera aurkeztu dituzten merezimenduak.

Bosgarrena._Berdinketak hausteko irizpideak.

Izangaien zerrenda batean berdinketarik izaten bada, ebazpen honen II. eranskineko baremoko ataletan ateratako puntuaziorik handiena hartuko da aintzat, bertan ageri diren hurrenkeran. Berdinketak halere irauten badu, azpiataletan ateratako puntuazioa hartuko da aintzat, baremoan ageri diren hurrenkeran hartuta haiek ere. Atalen kasuan, aintzat hartzen den puntuazioa ez da inoiz izanen atal bakoitzari baremoak ematen dion puntuaziorik handiena baino gehiagokoa. Baremoko azpiataletako puntuazioa kontuan hartu behar izaten bada, haietako bakoitzean izandako puntuazio osotarakoa hartuko da aintzat.

Hala behartzen bada, eta berdinketa hausteko azken irizpidetzat, betebehar gisa aurkeztu den tituluaren ikasketen espedienteko batez besteko nota hartuko da eta lehen deituraren hurrenkera alfabetikoa eta hala behartzen bada bigarrenarena (kontuan harturik zozketa bat eginen dela Giza Baliabideen Zerbitzuan finkatzeko zer letratatik hasiko den kontatzen).

Seigarrena._Behin-behineko zerrendak.

Behin izangaiak ordenaturik, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduak ezarri dituen leheneste irizpideen arabera, Giza Baliabideen Zerbitzuak jendaurrera aterako ditu Argibide eta Agiri Bulegoan Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien behin-behineko zerrendak, baita baztertuen zerrendak ere, baztertzearen arrazoia azalduz.

Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsi dituen zerbitzuak ere aterako dira jendaurrera, merezimenduen baremoko I. atala baloratzeari dagokionez.

Zerrenda horien kontra interesatuek zilegi izanen dute erreklamazio idazkiak aurkeztea argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean.

Zazpigarrena._Behin betiko zerrendak.

Halako erreklamaziorik izaten bada, erreklamazioa aztertu eta Argibide eta Agiri Bulegoan aterako dira jendaurrera Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien behin betiko zerrendak.

Zortzigarrena._Behin eratu direlarik ebazpen honetan ezarritako irizpideen arabera aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrendak, izangaiei deitzeko sistema, inor zerrendetatik kentzeko irizpideak eta kontratazio horrekin lotutako beste zenbait alderdi finkatzeko, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduak xedatzen duena hartuko da aintzat.

Bederatzigarrena._Lanpostuari uko egitea

Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren bederatzigarren oinarriak dioenez, kontrataziorako izangaiek ikasturtearen hasmentan lanpostu hutsik edo hartan zehar ordezpenik eskaintzea nahi ez baldin badute, idatziz jakinarazi beharko diote Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari abuztuko lehenbiziko hamabostaldian. Aukera horretaz baliatzeko, izangaiek ez dute uko egiteko arrazoirik adierazi beharko. Aldez aurretik egindako uko egite horrek ikasturte bateko iraupena izanen du.

Hamargarrena._Ebazpen honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko azaroaren 23an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

I. ERANSKINA

Titulazio baldintzak

MAISU-MAISTREN KIDEGOA

Oharra._Kontratatuak izateko izangaiek Maisu-Maistren, OHOko diplomadunen edo Lehen Irakaskuntzako Maisu-Maistren titulua eduki beharko dute nahitaez. Gainera, ondoren espezialitateen arabera aipatzen diren tituluen betebeharretako baten bat edukiz gero, espezialitate horietarako eskabidea ere aurkezten ahalko dute.

E S P E Z I A L I T A T E A T I T U L A Z I O A K

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA. _Entzumen eta Hizkuntza maisu-maistra espezialista.

_Logopediako diplomaduna.

_Uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuak aitorturiko beste titulu batzuk, (172. Estatuko Aldizkari Ofiziala,

uztailaren 20koa; akats zuzenketa, 184. "Estatuko Aldizkari Ofizialean", abuztuaren 3koan), azaroaren 8ko 1664/1991

Errege Dekretuaren bidez eman idazketaren arabera (280. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa).

_Hizkuntzaren eta Entzumenaren Asalduretako maisu-maistra espezializatuen titulu edo diploma edo Hezkuntza

eta Zientzietako Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek antolaturiko

ikastaroa gainditu dela frogatzen duen agiria. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak

homologatu beharko du.

F R A N T S E S A _Frantseseko maisu-maistra espezialista.

_Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantsesezko Gaitasun Agiria duen maisu-maistra edo Hizkuntzetarako Unibertsitate

Eskoletako Itzultzaile eta Interpreteen espezialitateko Frantseseko diplomaduna.

_Frantses Filologia edo Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko titulua duen maisu/maistra edo lizentziako

hiru ikasmaila oso gaindituak izatea.

_Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek

espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza

eta Zientzietako Ministerioak homologatu beharko du.

I N G E L E S A _Ingelesako maisu-maistra espezialista.

_Hizkuntza Eskola Ofizialeko Ingelesazko Gaitasun Agiria duen maisu-maistra edo Hizkuntzetarako Unibertsitate

Eskoletako Itzultzaile eta Interpreteen espezialitateko Ingeleseko diplomaduna.

_Ingeles Filologia edo Ingelesazko Itzulpengintza eta Interpretazioko titulua duen maisu/maistra edo lizentziako

hiru ikasmaila oso gaindituak izatea.

_Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek

espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Zientzietako

Ministerioak homologatu beharko du.

MATEMATIKA/NATUR ZIENTZIAK _Zientzietako maisu-maistra espezialista.

_Zientzietako, Medikuntzako, Farmaziako, Albaitaritzako, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako, Informatikako, Biologiako,

Fisikako, Geologiako, Matematikako eta Kimikako lizentziaduna, edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Goi mailako ingeniaria, arkitektoa edo lizentziako hiru ikasmaila oso gaindituak izatea.

_Ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo Merkataritzako maisu-maistraa.

_Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek

espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Zientzietako

Ministerioak homologatu beharko du.

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA _Pedagogia Terapeutikoko edo Hezkuntza Bereziko maisu-maistra espezialista.

_Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadunak.

_Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek

espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Zientzietako

Ministerioak homologatu beharko du de Educación y Ciencia, bai eta hezkuntza administrazioen eta unibertsitateen

arteko hitzarmenaren bitartez egindakoak ere.

EUSKARA _Lehen Hezkuntzako maisu-maistra espezialista.

_Zientzietako, Giza Zinetzietako, Gaztelania eta Atzerriko Hizkuntzako, Euskal Filologia eta Hizkuntzetako maisu-maistra

espezialista.

_Gainera, izangai guztiek Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskararen Gaitasun Agiria edo titulu

baliokidea izan beharko dute.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

I._maisu-maistra lanetan izaniko esperientzia: gehienez ere 12 puntu.

maisu-maistra esperientzia ikastetxe publikoetan:

1. Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko maisu-maistra esperientzia: urteko 1,2 puntu; hilabete osoko 0,10 puntu.

2. Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko maisu-maistra esperientzia: urteko 0,78 puntu; hilabete osoko 0,065 puntu.

Egiaztagiriak: zerbitzuen ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak, Zuzendaritza Probintzialak edo Hezkuntza Administrazio eskudunak emana. Kasu orotan izendapenaren espezialitatea eta kidegoa adieraziko da, bai eta zerbitzua ematen hasi den eguna eta bukaerakoa ere, nahiz eta zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak. Ziurtagiri horietan adierazten ez bada zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan.

Zerbitzuak zein mailatan eman diren zehazten ez bada, beste hezkuntza maila batean bailiran baloratuko dira.

Ikastetxe publikoak dira hezkuntza administrazioek sortu eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan dauden ikastetxeak.

maisu-maistra esperientzia bestelako ikastetxeetan:

3. Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko maisu-maistra esperientzia: urteko 0,60 puntu; hilabete osoko 0,05 puntu.

4. Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko maisu-maistra esperientzia: urteko 0,39 puntu; hilabete osoko 0,0325 puntu.

Egiaztagiriak: ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan hezkuntza maila, espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko egun zehatzak adieraziz, nahiz eta zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan.

Zerbitzuak zein mailatan eman diren zehazten ez bada, beste hezkuntza maila batean bailiran baloratuko dira.

I. atalerako oharrak:

1. Ez dira kontuan hartuko interesatuek sinaturiko kontratuen fotokopien bidez soilik egiaztatzen diren zerbitzuak. Ezta ikastetxe pribatuek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzirik ez bada agertzen.

2. Zerbitzuak interesatuak kasurako aurkeztu duen ziurtagiriko espezialitatean eta mailan eman direla ulertuko da. Espezialitate edo maila bat baino gehiago agertzen badira, espezialitate edo maila bakar batean baloratuko dira zerbitzuak, eta ziurtagirian lehenbiziko ageri den hartan kontatuko dira, non eta interesatuak ez duen idatziz eskatzen ziurtagirian dagoen beste espezialitate edo maila bati dagozkion zerbitzuak baloratzea nahi duela. Espezialitatea frogatzen ez bada, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla.

3. Atal honetan aurreikusitako ondorioetarako, hezkuntza maila bereko zerbitzutzat hartuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko bi mailetan egindako zerbitzuak, Maisu-maistren kidegoari dagozkionak.

4. Ondorio hauetarako, 1990/1991 ikasturtea (lanpostuen betetzea ezpezialitateka arautu zuen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretua aplikatu zen lehen ikasturtea) baino lehen Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko mailan egindako zerbitzuak 1 atalaren arabera barematuak izanen dira, baldin eta ikastetxe publikoetan eginak badira, edo 3. atalaren arabera, beste ikastetxe batzuetan eginak badira.

5. Atzerrian egindako zerbitzuak herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioak luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta bertan zerbitzualdia, hasiera eta amaiera data zehatzak barne, ageriko da, baita ikastetxe mota ere: publiko edo pribatua. Emandako irakasgaia ez bada frogatzen, edo berau aukeratutako espezialitatearekin ez badator bat, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Itzulpen horiek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.

6. Unibertsitateko maisu-maistra esperientzia egiaztatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, zerbitzu horiek maisu-maistra lanetakoak izan zirela eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua.

7. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

8. Atal honetan gehienez 10 urte hartuko dira kontuan, urte bakoitza ataletako bakar batean baloratuta.

II._Prestakuntza akademikoa. Gehienez ere 2 puntu.

1._Ezinbesteko baldintzatzat alegatu den tituluaren espediente akademikoa:

Espediente akademikoaren batez besteko nota honela baloratuko da:

_6 puntutik 6,99raino: 0,50 puntu.

_7 puntutik 8,49ra bitarte: 0,625 puntu.

_8,50 puntutik 10era bitarte: 0,75 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

_Nahikoa: 5,5 puntu.

_Oso ongi: 7,5 puntu.

_Bikain: 9 puntu.

_Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Egiaztagiriak: ziurtagiri akademiko pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Horretan agertuko dira baldintza modura alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta ikasturte guztietako puntuazioak.

Ez da kontuan hartuko ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetasunen arabera lortuko da.

Batez bestekoa ateratzeko, puntuazio guztien batuketaren emaitza zati irakasgaien kopurua eginen da. Kredituen sistemaren bidez lorturiko tituluetan, ikasketa espedientearen batez besteko puntuazioa ateratzeko, formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batuketa bider horietako bakoitzari dagokion kalifikazioa zati guztira lortutako kreditu kopurua, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Ondorio hauetarako, praktiken notak irakasgai baten balioa izanen du. Espedientean irakasgai konbalidatuak edo gai kalifikazioa izan dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiakideak ez badu aurkezten konbalidatutako irakasgaiaren edo gai kalifikazioa izan duenaren zenbaki balioa azaltzen duen egiaztagiria.

2._Doktoretza:

2.1. Doktore titulua: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulazio hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

3._Ezinbesteko baldintza ez diren beste titulazio batzuk:

3.1. Arte Plastiko eta Diseinuko edo Lanbide Heziketako goi mailako titulu bakoitza: 0,25 puntu.

Lanbide Heziketako goi mailako gradua edo Lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluak Irakasletza Diplomatu titulua erdiesteko betebeharra izan badira ez dira kontuan hartuko.

3.2. Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: 0,365 puntu bakoitzeko.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko espezialitateetarako ez dira atal honetan inola ere balioetsiko izangaiak aurkeztu duen lehen lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar izan dituen titulua edo ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa eta, hala behar denean, ikasketa osagarriak).

3.3. Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloari dagozkion ikasketak edo legez balio berekotzat emandako tituluak: 0,375 puntu bakoitzeko.

Frogagiriak: ezinbesteko baldintza den tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomatura tituluaren fotokopia aurkeztea, edo bestela lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoko irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziatu, Ingeniari edo Arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu 3.2 atalaren arabera baloratzeko aurreko atalean aintzat hartzen diren egiaztagiri akademikoak eransten badira.

4._Araubide Bereziko Irakaskuntzaren titulazioak:

Atal honetan baloratuko dira Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Hezkuntza Administrazioek araubide bereziko ikasketendako ematen dituzten titulazioak, ezinbesteko baldintzatzat alegatu direnez gainerakoak. Honela:

4.1. Musika eta Dantzako erdi mailako gradua: 0,125 puntu.

4.2. Hizkuntzen irakaskuntza:

4.2.1. Goi zikloa: 0,125 puntu.

4.2.2. Erdi mailako zikloa: 0,125 puntu.

4.2.3. EGA titulua edo balio berekoa: 0,25 puntu.

Frogagiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarra baloratuko da.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

Hizkuntza bereko titulu bat baino gehiago aurkezten badira eta baliokideak badira, haietako bat bakarra hartuko da kontuan.

III._Kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretako ariketak gainditzea. Gehienez ere 4 puntu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kidegoetan sartzeko egin zuen azken hautapen prozesuan gainditu zen proba bakoitzeko (2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzarako, eta horietan lanposturik eskuratu gabe): 2 puntu. Prozesuko ariketa guztiak gainditu bazituen, 4 puntu lortuko ditu.

IV._Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2 puntu.

Atal honengatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza hau:

a) Hezkuntza administrazioek, unibertsitateek edo Hezkuntza administrazioekin, kontserbatorioekin, musika ikasketa arautuen goi mailako zentroekin edo ICADErekin lankidetza hitzarmenak edo Etengabeko Prestakuntzarako hitzarmenak sinaturik irabazi asmorik gabeko erakundeek dei egindako ikastaroak, mintegiak, lantaldeak eta ikastetxeetako prestakuntza proiektuak, bukatu direnak, zerikusia badute hautaturiko espezialitatearekin edo eskolako antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogia eta psikologiarekin edo didaktikarekin oro har, bakoitzeko: 0,05 puntu ikastaroko 10 orduko edo kredituko.

Ondorio hauetarako, ikastaro guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamarretik beherakoak diren gainerako orduak.

Frogagiriak: ikastaroen ziurtagiria, zenbat ordu egin diren edo kreditu kopurua eta, halakorik bada, dagokion Hezkuntza Administrazioak emandako homologazio edo onarpena, eta prestakuntza jarduera egin den egunak azalduko dituena.

b) Aurreko a) atalean aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile, maisu-maistra edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu prestakuntza jardueraren ordu bakoitzeko.

Frogagiriak: ikastaro edo prestakuntza jardueren ziurtagiria, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren, prestakuntza jarduera zein datetan egin den eta, halakorik izanez gero, hezkuntza administrazioaren onarpena espresuki azalduko duena.

Aipatu a) eta b) atalengatik gehienez ere 2 puntu lor daitezke.

IV._atalaren oharrak.

1. Eskola orduak edo kredituak zehazten ez dituzten ziurtagiriak kreditu batekotzat baloratuko dira.

2. IV. atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), "master" edo graduatuondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Behin ikastaroak amaituta eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, baremoko II. edo IV. atalaren arabera baloratuko dira.

3. Ez dira baloratuko Unibertsitateek antolatzen dituzten eta ikasketa-espedientean azaltzen diren ikastaroak, ez bada frogatzen dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez espedientearen zati ez direla.

4. Prestakuntza jarduerak onartzeko kontuan hartuko diren egunak ikastaroak egitekoak izanen dira.

Merezimenduen baremo osoarendako oharrak:

1. Soilik barematuko dira 2006ko abuztuaren 31rako burutu diren merezimenduak, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako aurkezten badituzte.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.

Iragarkiaren kodea: F0619079