150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TIEBAS

Aurrekontua aldatzeko 1/2006 espedientea

Tiebasko Udalak, 2006o azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarrean aurrekontuz kanpoko kreditu berezia sortzeko espedientea. Hona hemen laburturik:

_Kapitaleko gastuaren kontusaila handitzea:

Kontusaila: 1.443.601._Izena: "Hilerria berritzea", zenbatekoa: 12.000 euro. Hasierako zenbatekoari 8.000 euro goititu zaizkio, eta 20.000 euro eginen du osotara.

_Kapitaleko gastuaren kontusaila sortzea:

Kontusaila: 1.551.604._Izena: "Parkeak eta herrilurretako lurzatiak hobetzeko obrak", zenbatekoa: 130.000 euro.

_Finantzabidea:

Kapitaleko gastuaren kontusail hau aldatzea:

Kontusaila: 1.541.603._Izena: "Eskolak berritzeko obrak". Hasierako zenbatekoa beheitituko da 300.000 eurotik 162.000 eurora.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta udal idazkaritzan egon zen jendaurrean 15 egun baliodunetan.

Espedienteari buruzko alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da aipatu artikuluen edukiari jarraikiz.

Tiebasen, 2006ko azaroaren 21ean._Kontzejuko burua, Pedro Delgado Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L0618844