150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AÑORBE

Aurrekontuko 4/2006 aldaketa

Añorbeko Udaleko alkate udalburuaren 2006ko irailaren 7ko ebazpena, hasiera batean onesten duena aurrekontuko 04/2006 aldaketa, kreditu soberakinak bereganatzeko:

"Ikusirik Udaleko Kontu Hartzailetzak 2006ko irailaren 7an luzaturiko txostena, 2005eko ekitalditik heldu diren kreditu soberakinak bereganatzearen gainean, Mayor eta Vínculo karriketako eta Vínculo plazako obrak finantzatzeko.

Kontuan harturik obra horiek 2006ko ekitaldi honetan egin direla.

Ikusirik Caja Rural banketxearekin onetsitako mailegua, Mayor eta Vínculo karriketako eta Fueros plazako zoladurari aurre egiteko.

Alkatetza honek, legeak esleiturik dituen eskumenak erabiliz,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea aurrekontuko aldaketa hau, kreditu gerakinak bereganatzeko:

Aurrekontuko 04/2006 aldaketa, kreditu gerakinak bereganatzeko.

GASTUAK:

Kontusaila: 432 60102 Mayor eta Vínculo karriketako eta Fueros plazako zoladura.

Zenbatekoa: 380.251,03 euro.

DIRUSARRERAK:

Kontusaila: 91701 Mayor eta Vínculo karriketako eta Fueros plazako zoladura egiteko mailegua.

Zenbatekoa: 380.251,03 euro.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Añorben, 2006ko irailaren 7an._Alkate udalburua, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L0618833