150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

OBANOS

AR-4 eremua urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Obanosko Udalak, 2006ko azaroaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

Obanosko Udalak, 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea "Obanosko AR-4 banaketa eremua urbanizatzeko proiektuaren" testu bategina.

Kontuan hartuz aipatu proiektuan hainbat higiezin agertzen direla, hain zuzen ere beharrezko suertatzen direnak herriaren hegoaldeko saneamendu eta euri-uren sareak egiteko.

Udalak honako hau erabaki du:

Lehena._Desjabetzapen espedientea abian jartzea eta hasiera batean onestea "Obanosko AR-4 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua. Saneamendu eta euri-uren sareak" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Hona hemen banan-banan:

OB-01 JESUS EGUILAZ ZABALEGUI 104 312 2.080 3 4 1 268 UREZTALUR. LAB.

FORUEN P., 5 - 31151 OBANOS

OB-02 Alberto Pérez de Laborda Pérez de Rada 110 330 2.200 2 4 1 266 Ureztalur. lab.

San Juan, 12 - 31151 Obanos

Bigarrena._Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenarekin batera heldu baitira.

Hirugarrena._Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egotea 15 egun baliodunean, interesatuek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Obanosko udal bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak eta proiektua.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Bosgarrena._Erabaki hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2006ko azaroaren 10ean._Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0618270