150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

URROTZ HIRIA

Lurzatiak enkantean

Udalak gutunazal itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoren aipatzen diren lurzatiak esleitzeko (hasierako prezioak ere zehazten baitira):

UNITATEA LURZATIA AZALERA ZATITUGABEA, % HASIERAKO PREZIOA

4 2 246,52 %100 63.850 euro

4 5 227,35 %100 68.415 euro

Eskaintzak, erantsitako ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan irekiko dira gutunazalak.

Enkantearen baldintza-agiria udal idazkaritzan dago.

Urrotz Hirian, 2006ko azaroaren 14an._Alkatea, Juana María Lecumberri Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0618549