150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

ARS-3-Lezkairuko banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak (Monjardín-Eguesibar bidea, Mendillorriko sarbidea) urbanizatzeko obren zuzendaritzarako laguntza teknikorako prozedura irekia. Esleipena

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2006ko azaroaren 10ean, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 10-NOV-06 (14/GU)

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2006-06-23an harturiko erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin ondotik, eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2006ko urriaren18ko aktarekin eta espedientean dauden txosten ekonomikoekin bat, honako hau erabaki da:

1. LKS Sociedad Cooperativa enpresari esleitzea obra zuzendaritzarako laguntza teknikoa, eraispenak, segurtasun eta osasun arloko koordinazioa, kalitate plana eta obra bukaerako dokumentazioa egiteko lanak manatzeko prozedura irekia, ARS-3-Lezkairuko banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak (Monjardín-Eguesibar bidea, Mendillorriko sarbidea) urbanizatzeko obren proiektuan, 154.800 euroan esleitu ere, B.E.Z. barne; hoti guztia, lehiaketa zuzendu duten klausula administratibo eta teknikoen agiriarekin bat.

2. 2006-06-23ko erabakiaren 3 eta 4. puntuak baliogabetzea, gastua urte bat baino gehiagotakoa izateari dagokionez, eta orobat baliogabetzea lehiaketa honetarako baimendutako gastu soberakina.

3. LKS Sociedad Cooperativarendako 154.800 euro xedatzea, B.E.Z. barne, Hirigintzako Udal Gerentziaren 2007rako aurrekontuko kontusail honen kontura: 30/43222/601001 "Azpiegiturak eta erabilera publikoko ondasunak".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2006ko azaroaren 16an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0618412