150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2806/2006 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, erdi mailako tituludun (estatistika) lanetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena. Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bete nahi dituzten lanpostuak eskainiko dizkiete bertako langile finkoei, eta horretarako behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat egitea, erdi mailako tituludun (estatistika) lanpostuetan, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, arituko diren izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, eta lanpostu bererako aldi baterako kontratuak egiteko izangaien zerrenda bat osatzeko ere bai, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an eman 146/2005 Foru Aginduan xedaturikoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluaren arabera, deialdi hauek iragartzen dira:

I._ERDI MAILAKO TITULUDUN (ESTATISTIKA) LANPOSTUETAN ALDI BATERAKO KONTRATATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA

Hona hemen deialdiko,

ARAUAK

Lehena._Deialdia egiten da erdi mailako tituludun (estatistika) lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, aldika sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo horien baliokide den titulua edukitzea, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina; edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenengo hiru kurtsoak osorik gainditu izana.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena._Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 2an, argitaratu zen horretan) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II._ERDI MAILAKO TITULUDUN (ESTATISTIKAN) PRESTATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA.

Hona hemen deialdiko

ARAUAK

Lehenbizikoa._Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla, erdi mailako tituludun (estatistika) lanpostuetan, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, arituko diren izangaien zerrenda bat osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo horien baliokide den titulua edukitzea, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina; edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenengo hiru kurtsoak osorik gainditu izana. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Arau honetako 2.1.d) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) ezarritakoaren eta aplikatzekoak diren gainerako arauen arabera eginen da, haren bidez ezarri baitzen prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura.

III._BI DEIALDIETARAKO ARAUAK

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2006ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Eskabideak I. eranskinean heldu den ereduaren arabera bete beharko dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren arabera, prestakuntzarako izangaien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a) arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik.

Probak gainditzen dituzten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte tituluen betebeharrak frogatzen dituzten agiriak, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duten seigarren arauan xedaturikoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar.

2.2. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena._Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesatuei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.

Laugarrena._Hautaproba.

4.1. Hautaproban ariketa teoriko-praktiko bat egin beharko da, izan ere, ebazpen honetako III. eranskineko gai zerrendari buruzko 10 galdera erantzun beharko dira.

Izangaiek kalkulagailua eraman beharko dute probara.

Proba honetan 100 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere, galdera bakoitzak 10 puntu balioko baititu ditu gehienez eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere gehieneko puntuazioaren erdia, alegia, 50 puntu, lortzen ez duten izangaiak.

Proba hasi aurretik epaimahaiak haren iraupena ezarriko du. Gehienez ere 2 ordukoa izanen da.

4.2. Probarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela, agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

4.3. Hautaprobak egiterakoan, eskaera egin duten minusbaliatuendako, denbora eta baliabide aldeko egokitzapenak paratuko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Iosu Ardaiz Loyola jauna, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Pedro Bandrés Oscoz jauna, Nafarroako Estatistika Institutuko Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Ataleko burua.

Mahaikidea: Marina Sagaseta López andrea, erdi mailako teknikaria (estatistika), Nafarroako Estatistika Institutuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Francisco Cerveto Peña jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoko burua.

Mahaikidea: Laura Arnedo Ajona andrea, erdi mailako teknikaria (estatistika), Nafarroako Estatistika Institutuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Francisco Javier Aurrecoechea Gutiérrez jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Programazio Ekonomikoaren Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatzekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatzekoa.

Mahaikide idazkaria: Pablo Cebrián Jiménez jauna, Nafarroako Estatistika Institutuko Ekoizpen Estatistikoaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: José María Cebrián Jiménez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta azken proba egin zeneko tokian:

_Aldi baterako kontratatuak izateko proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaiak izateko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: lehenbiziko bost galderetan, osotara, lorturiko gehieneko puntuazioa. Berdinketak jarraitzen badu, probako galdera guztietan izandako puntuazio altuena hartuko da kontuan, epaimahaiak jarritako ordenari eutsiz.

Hala ere, berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan, zerikusia duten izangai guztiei deituta bertara joan daitezen.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

6.3. Epaimahaitik espedientea hartu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, probak gainditu dituztenen zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta probak gainditu dituzten izangaiei hamar egun balioduneko epea emanen die, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, unibertsitateko diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidetzat jotzen denaren fotokopia konpultsatua edo titulu hori eskuratzeko eskubideak pagatu direla edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako lehen hiru ikasmailak osorik gaindituta dela frogatzen duen gordekinaren fotokopia konpultsatua aurkezteko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

Zazpigarrena._Erdi mailako tituludun (estatistika) lanetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak erdi mailako tituludun (estatistika) lanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

_Erdi mailako tituludun (estatistika) lanetan aritzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

_Erdi mailako tituludun (estatistika) lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda.

7.2. Seigarren arauan aipatzen den epean eskaturiko agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskaturiko betebeharrak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko erdi mailako tituludun (estatistika) lanetan aritzeko arau honetan aipatzen den izangaien zerrendan. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, izangai horiek hautapen prozesutik baztertuko dira eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Zortzigarrena._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

...... izateko aldi baterako kontratuak izateko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1. Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

NAN ................. Nazionalitatea ................. Jaioteguna

Helbidea ..................... Herria

Probintzia .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

2. Ezgaitasuna egiaztatzea (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3. Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4. Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

Oharrak:

_Eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

_Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Orgainkoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremena kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

..................................................gisa prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1. Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

NAN ................. Nazionalitatea ................. Jaioteguna

Helbidea ..................... Herria

Probintzia .............................. Posta kodea

Telefonoak (3 gehienez)

2. Izendapenaren xede den lanpostuaren datuak

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila

3. Ezgaitasuna egiaztatzea (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4. Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki jotzen den titulua dudala (2. eta 3. jakite-mailak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5. Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

Oharrak:

_Eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

_Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Orgainkoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremena kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Ekainaren 17ko 11/1997 Foru Legea, Nafarroako Estatistikari buruzkoa, Nafarroako estatistika estatistika programak eta planak.

2._Sailkapenak. Jarduera ekonomikoen sailkapen nazionala. Nafarroako izendegia. Nafarroako eskualdeko banaketa (2000).

3._Populazioaren zentsuak. Errolda.

4._Estatistika demografikoak. Populazioaren mugimendu naturala. Demografiaren eta populazioaren kontzeptuak eta adierazleak. Generoaren adierazleak.

5._Gizarte-estatistikak. Lan merkatuaren estatistikak. Bizi baldintzei buruzko inkestak. Lan Kostuei buruzko inkestak.

6._Prezioen adierazleak. Kontsumoko Prezioen Indizea. Industrietako Prezioen Indizea.

7._Turismoaren sektoreko estatistikak. Establezimendu turistikoen okupazioari buruzko inkestak. Prezioen indizeak. FRONTUR, FAMILITUR, EGATUR.

8._Egoera-ekonomiaren adierazleak: Industria ekoizpenaren indizea, Industria egoeraren inkesta, Kontsumitzaileen egoera ekonomikoaren inkesta, Zerbitzuen sektorearen jarduera indizea, Kanpo merkataritzako estatistika.

9._Egiturazko ekonomiaren adierazleak: Enpresen industria inkesta, Eraikuntzaren egituraren inkesta, Zerbitzuen urteko inkesta.

10._Nafarroako kontu ekonomikoak. Input-Output esparrua, Nafarroako kontu ekonomikoak (CENAV), Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatea (CTNAV).

Iragarkiaren kodea: F0618938