150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren lan-kontratudunendako bidez betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzea, deialdi honetan galdatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten plantillako langileendako, eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoarekin bat.

1.2. Lanpostua, administrari-ofizialaren kategorian sailkaturik baitago, maila horretako lansariak izanen ditu, Udalak bere langileekin dituen hitzarmen kolektiboan eta gainerako xedapen aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, eta hartan aritzeko izendatzen denak Barañaingo Udaleko langileei buruz indarrean dauden xedapenetan adierazten diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu, eta anarteraino aplikatzen zitzaizkion eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berberarekin segituko.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2._Eginkizunak.

_Telefonotik nahiz bertatik jendeari harrera egitea, are galdetzen ahal zaizkion zalantzak argitzea ere.

_Laneko alorreko teknikarien ordutegiak eta agenda kudeatzea, manatzen zaionean, baita herritarrengan eragina duten alorreko zerbitzukoenak ere.

_Testuen prozesaketa, datu eta agirien idazketa, tratamendua eta kudeaketa, alorreko teknikariek ematen dizkioten agindu generikoen ariora.

_Kanpo nahiz barneko dokumentazioa bidali eta jasotzea eta administrazio prozedurak tramitatzea horiek interesatuei jakinarazi arte, are diren edo ezar daitezkeen kudeatzeko bitarteko informatikoak erabiliz ere.

_Gainerako udal alorrekin koordinatzea, administrazio prozeduretako tramiteak eta lana egiteko manatzen dizkioten arloetan.

_Egindako kudeaketa administraboengatik kobratu behar diren zerga/eskubideen oinarrizko kalkulua.

_Jarduteko proposamen oinarrizko bere eskumenen mugetan.

_Agirien artxiboa eta haren kudeaketa eguneratua, are instalatzen ahal diren programa informatikoen bitartez ere.

_Teknikariei sostengu administratiboa ematea eskatzen zaionean, eta arazoen konponketan parte hartzea manatzen zaizkion gaietan.

_Zer administrazio organotara atxikitzen den, horien bilkuretarako dokumentazioa prestatzea, editatzea, banatzea, kontrolatzea eta artxibatzea, eta bertan egotea haien laburpenak egiteko eta horiek behar den tokira eramatea tramiteak bururatzeko, teknikarien jarraibideekin bat.

_Prestakuntza eta/edo gaikuntza ekintzetara joatea baita, bere borondatez, antolaketa hobetzeko ekintzetara ere, gonbidatzen badute, eta arlo horretan hobekuntzak egiteko iradokizunak egitea.

_Alorreko material administratiboa eta gainerako ekipamendua zaintzea eta beharrezkoa denean berritzea.

_Bertze entitate, erakunde edo enpresekiko harremanak, aitzineko eginkizunak betetzea.

_Aitzinekoetako edozein, tresna teknologiko berrien bitartez.

_Bere prestakuntza mailaren eta bere kategoriaren barnean premien ariora manatzen ahal zaizkion bertze kudeaketa guztiak.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Barañaingo Udaleko edo haren erakunde autonomoetako enplegatu finkoa izatea.

b) Administrari laguntzailearen lanpostu baterako izendapena jabetzan izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

e) Batxilergoko edo Lanbide Heziketako bigarren graduko titulua edo horien baliokidea izatea.

Titulua eduki ezean, horren ordez nahikoa izango da aitortutako zortzi urteko antzinatasuna egiaztatzea.

Baldintza horiek eskabideak aurkezteko unean beharko dira frogatu.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita hamar egun naturalean, azken eguneko arratsaldeko biak baino lehen, balioduna bada edo halakoa den hurrengoan. Aipatu eskabideak deialdiko I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bururaturik, udal organo eskudunak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioen epea bururatu eta aurkeztutakoak ebatzi ondoan, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da.

5.4. Izangai bakarrik ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsi, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

6._Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria: Iosu Senosiain Ibáñez, Barañaingo alkatea.

Ordezkoa: Roberto Andión Martinez, Barañaingo Udaleko zinegotzia eta Ogasun, Langileria eta Herritarren Babespen Batzordeko burua.

Lehen mahaikidea: Javier Vaquero Nieves, Barañaingo Udaleko Hirigintza Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Juan José Echeverria Dancausa, Barañaingo Udaleko arkitektoa.

Bigarren mahaikidea: Beatriz Lusarreta Arlegui, Barañaingo Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: María Luisa Lacabe Aguinaga, Barañaingo Udaleko administrari-ofiziala.

Hirugarren mahaikidea: Enpresa batzordeko kide bat.

Ordezkoa: Enpresa batzordeko kide bat.

Laugarren mahaikidea eta epaimahaiko idazkaria: Javier Remírez Apesteguía, Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezkoa: Miren Ormazabal Sukia andrea, Giza Baliabideen alorreko administrari-ofiziala.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekartzen ahalko ditu proba guztietara, edo batzuetara bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7._Oposizioa nola eginen den.

7.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa.

Gero, epaimahaiak garaiz emanen ditu argitara hurrengo probak egiteko iragarkiak, araudiaren arabera.

7.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa.

II. eranskineko gaitegiarekin ikusteko duen garapen-ariketa praktibo bat egitea.

Gehienez ere 50 puntuko balorazioa izanen du, eta 25 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak bazterturik geldituko dira.

b) Bigarren ariketa.

Banan-banako elkarrizketa, ez baztergarria, deialdiko lanpostuari buruz. Gehienez ere 5 puntu eskuratuko dira.

7.3. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emanen du berekalifikazioa, eta guztien banaz-bertzekoa izanen da ariketa-zati bakoitzaren puntuazioa.

7.4. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean jendaurrera aterako du izangaien zerrenda, bakoitzari dagokion kalifikazioarekin, Barañaingo Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian.

7.5. Probak deialdi bakarrean eginen dira, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela etorri beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8._Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak jendaurrean emanen du, Barañaingo Udaleko iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan, gainditu duten izangaien zerrenda, ariketetan lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

8.2. Epaimahaiak puntuazio altuenak lortzen dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko dio udal organo eskudunari.

9._Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Udal organo eskudunak Barañaingo Udaleko administrari ofizial izendatuko du puntu gehien atera duen izangaia.

9.2. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute karguaz jabetzeko izendapena jakinarazten denetik. Izangairen bat ez baldin bada lanpostuaz jabetzen, kategoria hartzeko eskubide guztiak galduko ditu, ezinbertzeko kasuetan izan ezik.

10._Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen kontra para daitezke:

1._Jakinarazpenaren ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekoa ez administrazioarekikoa aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ....................., adinez nagusia; NAN zenbakia: ...........; jaioteguna: .......................; jaioterria: ............ (...........); helbidea (herria, probintzia, karrika, zenbakia): ...........................; posta kodea: ...........; telefonoa: ............

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko lan-kontratudunendako deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onartu eta, beraz, Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko lan-kontratudunendako deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Barañainen, 2006ko ..................aren .............(e)an

Sinatua

BARAÑAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Barañaingo Udala: karrikak, plazak, dotazioak eta Barañaingo Udalaren ondarea.

2._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea: administrazioen arteko harremanak (58.etik 72.era bitarteko artikuluak); toki entitateen ondasunak (97.etik 178.era bitarteko artikuluak); jarduerak, zerbitzuak eta obrak (179.etik 223.era bitarteko artikuluak).

3._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea: 22.etik 144.era bitarteko artikuluak.

4._Administrazioaren esku hartzea etxegintzan, urzoruaren erabilerak eta hirigintzako diziplina, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen ariora: 189.etik 243.era bitarteko artikuluak.

5._Jarduera sailkatuak: Baimentzeko prozedura oinarrizkoa: 16/1989 Foru Legea.

Iragarkiaren kodea: L0617973