150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5027/2006 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Pilar Ferrero Peso andrea, San Jose Zentroko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuaren 26. artikuluak dioenez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpeko adinekoen eta ezinduen egoitza-zentroetako zuzendarien lanpostuak, lanpostu horien titularrek eskuratutako eskubideak deusetan ukatu gabe, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileen arteko izendapen librearen bidez beteko dira, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu, baita kargutik kendu ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Pilar Ferrero Peso andrea, San Jose Zentroko zuzendaria, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 24an._Jarduneko zuzendari kudeatzailea, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F0618949