150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorreko aldaketa. 2007ko urtarrilaren 1ean indarra hartzeko. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantza horren aldaketa, eta argitaratu, berriz, 2006ko urriaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Hona hemen:

Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra.

_Xedapen gehigarrietako lehenbizikoa: karrika hauek sartu eta kategoria fiskala ematen zaie:

KARRIKAREN IZENA KATEGORIA FISKALA

Regio, Pasaje del 2.a

Narangel, Avda. 4.a

Ronda Santa Quiteria, Paseo de 4.a

Poetas, Paseo de los 4.a

Adriana de Egües y Beaumont 4.a

Sor Jerónima de la Ascensión 4.a

Francisca Lapuerta 4.a

Santa Teresa de Jesús 4.a

Rafael Alberti (olerkaria) 4.a

Carmen Conde (idazlea) 4.a

Ana María Matute (idazlea) 4.a

Manuel Altolaguirre (olerkaria) 4.a

Luis Cernuda (olerkaria) 4.a

KARRIKAREN IZENA KATEGORIA FISKALA

Gerardo Diego (olerkaria) 4.a

Federico García Lorca (olerkaria) 4.a

Rosa Chacel (idazlea) 4.a

María Zambrano (idazlea) 4.a

Ernestina de Champourcin (olerkaria) 4.a

Vicente Aleixandre (olerkaria) 4.a

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2006eko azaroaren 22an._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0618766