150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa, 2007ko urtarrilaren 1ean indarra hartzeko. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak 2007ko irailaren 29an onetsi zuen hasiera batean aipatu ordenantzetako aldaketa eta, argitaratu berriz, 2006ko urriaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsita gelditu dira, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Horregatik ematen dira ondotik:

"1._"Buztina ateratzeko herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza":

1. Buztina ateratzeko erreserban emandako herrilurretako erregu bakoitzeko: 26,03 euro.

2. Ateratako buztinaren metro kubiko bakoitzeko: 1,14 euro.

2._"Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko lagatutako herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza":

1. Ateratako legar, harea, lur eta bertze materialen metro kubiko bakoitzeko: 1,35 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2006ko azaroaren 22an._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0618765