150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuteran lehen etxebizitza erosten duten gazteek notariotza eta erregistro gastuak ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2006ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantza horren aldaketa, eta argitaratu, berriz, 2006ko urriaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Hona hemen:

4.2.c) artikulua honela idatziko da: "18tik 35 urtera bitartekoa izatea, biak barne, eskabidea aurkezten den unean".

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2006ko azaroaren 22an._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0618764