150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Ordainarazpenen ordenantzetako aldaketak, 2007ko urtarrilaren 1etik indarra hartzeko. Behin betiko onespena

Udalak ordainarazpenen ordenantzetako aldaketak, ondotik ematen baitira, onetsi zituen hasiera batez 2006ko irailaren 29an egin osoko bilkuran. Iragarkia 2006ko urriaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurrean egoteko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantzetako aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira. Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Hona hemen:

1) IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.

_Aldatu egin da 22. artikulua, izan ere epea hamar egun baliodunekoa izanen da, ez hamabostekoa.

Tarifak

A._Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta ateratzea:

1. Gau eta eguneko pasabideak:

a) Garajeak 5 plaza bitarte, metro lineal eta urte bakoitzeko

_Karrikaren kategoria fiskala, 1.a: 30,89 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 2.a: 21,63 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 3.a: 16,09 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 4.a: 13,61 euro.

b) Garajeak 6-10 plaza bitarte, metro lineal eta urte bakoitzeko:

_Karrikaren kategoria fiskala, 1.a: 46,37 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 2.a: 32,50 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 3.a: 24,17 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 4.a: 20,39 euro.

c) Garajeak 11-50 plaza bitarte, metro lineal eta urte bakoitzeko

_Karrikaren kategoria fiskala, 1.a: 66,96 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 2.a: 46,89 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 3.a: 34,88 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 4.a: 29,45 euro.

d) Garajeak, 50 plaza baino gehiago, metro lineal eta urte bakoitzeko

_Karrikaren kategoria fiskala, 1.a: 97,91 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 2.a: 68,57 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 3.a: 51,03 euro.

_Karrikaren kategoria fiskala, 4.a: 43,06 euro.

2. Ordutegi mugatuko pasabideak: 1. epigrafeko taula aplikatuko da, %25eko hobariarekin.

3. Ibilgailuendako sarbideak: 1. epigrafeko taula aplikatuko da, %50eko hobariarekin.

4. Pasabideak identifikatzeko plakak: 14,00 euro bakoitza.

B._Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea:

1. Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibide eta helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, edozein kategoria fiskaletako karriketan: 33,53 euro/urtea.

2. Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, edozein kategoria fiskaletako karriketan: 4,45 euro/eguna.

C._Salgaien zamalanetarako eta lehenago zehaztu gabeko bestelako beharretarako:

Lekua erreserbatzen den galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, urtean eta karriketan kategoriaren arabera:

_Lehenbizikoa: 57,24 euro.

_Bigarrena: 40,11 euro.

_Hirugarrena: 29,86 euro.

_Laugarrena: 25,15 euro.

2) EREMU PUBLIKOA ETA HERRILURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.

Aldaketa hauek sartu dira:

_Aldatu egin da 9.3. artikulua, honelaxe gelditu baita:

"Eremu publikoa urte osoan mahaitxoekin okupatzeagatik sortzen den tasa bi zatitan ordaintzen ahalko da, interesatuak hala eskatzen badu, betiere hura 1000 euro baino gehiago bada. Lehenbizikoa, kontzesioaren unean eta bigarrena, irailaren 30a baino lehen. Aukera horretaz ezin izanen da baliatu aurre-aurreko urtean ordainketa egiteko ezarritako epeak bete ez baziren.

Ordainketa zatitan egiteko baimena emanik dagoela, lehenbizikoaren mugaegunean ordaindua ez badago, zenbateko osoaren mugaeguntzat hartuko da".

_Aldatu egin da 15.2 artikulua, izan ere urte osorako mahaitxoak eskatzeko epearen bukaerari dagokionez, otsaileko azken eguna ezarri da. Epe hori iraganik interesatuek urte hartako baimena eskatu gabe, mahaitxo eta egun bakoitzeko tasa sortuko da urtarrilaren 1etik otsaileko azken eguna bitarte, ezertan ukatu gabe etor daitekeen zehapen espedientea, hain zuzen ere eremu publikoa baimenik gabe okupatzeagatik.

_Desagertu egin da 17. artikuluko 3. kudeaketa araua (hurrengo arauek goragokoaren zenbakia hartuko dute).

Tarifak

1. Salgaiekin eta erakusgaiekin lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko eta hilabete edo zatikiko: 5,38 euro.

2. Eraikuntzako materialekin edo obra-hondakinekin, nahiz edukiontzi, hesi, aldamio eta horrelatsuko instalazioekin, edota garabi eta kargagailuekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 0,72 euro.

3. Eraikinak apeatzeko zurkaitz, asto, zutoin eta gisakoekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, unitate bakoitzeko eta hilabete edo zatikiko: 10,04 euro.

4. Lurraren gainean egon eta goraka egiten duten zutoin, kaleargi, zutabe eta gisakoak, bakoitzeko eta urte edo zatiki bakoitzeko: 38,92 euro.

5. Luzerako oinarria duten errail eta gisako aprobetxamenduak, metro lineal edo zatikiko eta urte edo zatiki bakoitzeko: 0,78 euro.

6. Salmenta automatikorako tresna edo makina, unitate eta hilabete edo zatikiko: 32,14 euro.

7. Baskula eta gisakoak, unitate eta urte edo zatikiko: 57,08 euro.

8. Lotura, hornidura edo erregistro kutxak, unitate bakoitzeko eta urte edo zatikiko: 25,98 euro.

9. Hormabeso eta, oro har, estekadura euskarriak, unitate bakoitzeko eta urte edo zatikiko: 12,99 euro.

10. Gasolina edo bestelako erregaien hornitegiak, aprobetxamenduek eta instalazio osagarriek okupatutako lurraren metro karratu edo zatikiko, urte edo zatiki bakoitzeko: 32,45 euro.

11. Irabazteko asmoz paratu mahai eta kadirak, eta mostradoreak:

1._Mahaitxo eta egun bakoitzeko (herriko jaietan izan ezik):

a) Kategoria bereziko eremuetan: 0,75 euro.

a) 1. kategoriako karriketan: 0,60 euro.

b) 2. kategoriako karriketan: 0,40 euro.

c) Gainerako karrika edo lekuetan: 0,30 euro.

2._Mahaitxo eta egun bakoitzeko, herriko jaietan:

a) Kategoria bereziko eremuetan: 2,75 euro.

b) 1. kategoriako karriketan: 2,10 euro.

c) 2. kategoriako karriketan: 1,50 euro.

d) Gainerako karrika edo lekuetan: 1,20 euro.

3._Mahaitxo bakoitzeko urtean: (herriko jaietako egunetan izan ezik).

a) Kategoria bereziko eremuetan: 142,70 euro.

b) 1. kategoriako karriketan: 111,15 euro.

c) 2. kategoriako karriketan: 77,85 euro.

d) Gainerako karrika edo lekuetan: 56,00 euro.

4._Mostradore eramangarri bakoitzeko, egunean: 35,00 euro.

12. Kioskoak.

a) 1. kategoriako eta 2. kategoriako karriketan, urteko eta metro karratu edo zatikiko: 170,05 euro.

b) 3. kategoriako eta 4. kategoriako karriketan, urteko eta metro karratu edo zatikiko: 158,67 euro.

c) Gainerako lekuetan: 20,80 euro.

13. Saltoki, barraka, txosna, etxola, karruselak, etabar:

a) 10 metro karratu arte, egunean: 3,78 euro.

b) 10 metro karratutik 50era bitarte, egunean (aurreko tarifa kontuan hartu gabe): 9,42 euro.

c) 50 metrotik goiti, metro karratu bakoitzeko, 100 metro karratu bitarte, egunean: 0,18 euro.

d) 100 metro karratutik goiti, metro karratu bakoitzeko, egunean: 0,17 euro.

Oharra: c) atala aplikatuko da b) atala aplikatzeaz gain.

d) atala aplikatuko da b) eta c) atalak aplikatzeaz gain.

14. Saltoki, barraka, txosna, etxola, karruselak, inauteetan, sanjuanetan eta herriko jaietan:

a) 10 metro karratu arte, egunean:

b) 10 metro karratutik 50era bitarte, egunean (aurreko tarifa kontuan hartu gabe): 15,01 euro.

c) 50 metrotik goiti, metro karratu bakoitzeko, 100 metro karratu bitarte, egunean: 28,20 euro.

d) 100 metro karratutik goiti, metro karratu bakoitzeko, egunean: 0,67 euro.

Oharra: c) atala aplikatuko da b) atala aplikatzeaz gain. 0,62 euro.

d) atala aplikatuko da b) eta c) atalak aplikatzeaz gain.

15. Antzerki eta zirkoak:

a) Uztailaren bigarren hamabostaldian, egun eta metro karratuko: 0,50 euro.

b) Urtearen gainerako egunetan, egun eta metro karratuko: 0,35 euro.

c) Bi kasuetan fidantza hau gordailutako utziko da: 1000,00 euro.

16. Puxiken salmenta (herriko jaietatik aparte) pertsona eta egun bakoitzeko: 16,00 euro.

17. Gaztainak saltzeko tokiak, egunean: 2,65 euro.

18. Zinemako filmaketa (eguna): 28,57 euro.

19. Aurrekontuetan zehaztu gabeko bertze aprobetxamendu batzuk, metro karratu eta egun bakoitzeko: 0,83 euro.

3) ORDENANTZA FISKALA, JABARI PUBLIKOKOAK DIREN EDO HALAKOTZAT HARTZEN DIREN LURRETAN ZORUPEA OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Isurkin edo gasendako hodiak, metro lineal edo zatikiko, urtean: 6,05 euro.

2. Zorupeko kableak, metro lineal edo zatikiko, urtean: 1,25 euro.

3. Erregai edo bestelako isurkinendako tanke edo biltontziak:

a) 20.000 litro arte, urtean: 302,74 euro.

b) 20.000 litro baino gehiago, urtean: 454,11 euro.

4. Transformadore elektrikoak; lurpeko ganbera eta iraganbideak, eraikinen arteko eraikuntza edo komunikazio solairuak haunditu edo zabaltzekoak; zimentazio zapatak, eraikinen defentsa-horma eta gisako obrak, metro karratu edo zatikiko, urtean: 45,44 euro.

5. Zorupearen bestelako aprobetxamenduak, azalera karga-oinarritzat hartzen denean, metro karratu edo zatikiko: 3,88 euro.

6. Zorupearen bestelako aprobetxamenduak, metro lineala karga-oinarritzat hartzen denean, metro linealeko eta hilabete edo zatikiko: 0,17 euro.

4) ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOAREN GAINEKO HEGALKINAK PARATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Hegalkina garabi eta kargagailuen lumaren esparruarekin okupatzeko unitate bakoitzagatik, urtean: 450,00 euro.

5) ORDENANTZA FISKALA, MERKATU ETA AZOKA TXIKIETAN LURZORUA OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

.Aldatu egin da 14.4.c) artikulua, eta honelaxe gelditu: "Saltokira ezin etorria suertatuz gero, behar den antzinapenez jakinaraztea, Herriko Etxeko Erregistro Orokorrean idatzia aurkeztuz, eta hartara ezin agertzearen eta horretarako arrazoien berri emanez.

.Aldatu egin da "Arau-hausteak eta zehapenak" izeneko atala, eta hemendik aitzinera "Hutsegiteak eta zehapenak" izena hartuko du. Hona hemen edukia:

_"16. artikulua. Baimenen titularrak erantzule izanen dira, ordenantza honetako xedapenak hausten badituzte haiek beraiek edo saltzen laguntzen duten familiakide eta kontratupekoek.

_"17.1. artikulua. Merkataritza ez egonkorra arautzen duen 13/1989 Foru Legean ezarritakoaren arabera, arau-hausteak mota hauetakoak izan daitezke:

A._Arau-hauste arinak:

1. Arau-hauste arintzat hartuko da baimenean ezarritako baldintzetako edozein ez betetzea, baita ordenantza honek zein 13/1989 Foru Legeak ezarritako betekizun eta eginbeharrak ere ez betetzea, betiere azken horiek larri edo oso larritzat ez badira hartzen.

2. Zehatz-mehatz, arau-hauste arinak hauek dira:

_Ordenantza honetan ezarritako orduan saltzen ez hastea.

_Saltokia baimenik gabe hiru egun edo gutxiagotan itxia edukitzea, aurretik egindako idazkiaren bidez justifikatzen den arrazoirik ez bada bederen.

_Udal baimenaren kopia jendaurrean ez izatea.

B._Arau-hauste larriak:

Hona hemen arau-hauste larriak:

a) Hutsegite arinetan berrerortzea.

b) Merkataritzaren xede diren produktuak arautzen dituen araudiak eskatu baldintzak ez betetzea.

c) Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean argibiderik ukatu edo ez ematea, baita argibide okerrak edo gezurrezko dokumentazioa ematea ere.

C._Arau-hauste oso larriak:

Hauek dira arau-hauste oso larriak:

a) Arau hauste larrietan berrerortzea.

b) Saltzeko baimenik ez izatea.

c) Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean aurre egin, larderiatzea edo mehatxatzea.

_18. artikulua. Arau-hauste arinak 150 euro arteko isunekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste larriak 150,01 eurotik 600 eurorainoko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste oso larriak 600,01 eta 3.000,00 eurorainoko isunarekin zehatzen ahalko dira eta, kasuan-kasuan, saltzeko baimena aldi baterako kendu edo baliorik gabe utziz.

Badaezpadako neurri gisa, salgaiak kentzen ahal zaizkie, egindako eginbideetatik haiek merkaturatzeko eskatzen diren baldintzak ez direla bete ondorioztatzen bada, eta bahitu eginen dira produktu horiek, saltzeko behar den baimena ez badute.

_19.1. artikulua. Espediente zehatzaileen prozedura indarra duten xedapenetan ezarritakoari lotuko zaio.

2. Arau-hauste arin, larri eta oso larriengatik zehapenak ezartzeko, espedientea beharko da aldez aurretik; hura Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Zehapen ahalmenaren prozedurarako Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat tramitatuko da.

3. Zehapenak jartzeko ahalmena alkatearena da, hutsegite arinetan, eta larri nahiz oso larrietan, berriz, Tokiko Gobernu Batzordearena.

4. Hutsegite arinek sei hilabeteko epean preskribituko dute; hutsegite larriek bi urteko epean; huts egite oso larriek hiru urteko epean.

5. Kasuak arras larriak direnean, organo eskudunak jarduera etetea erabaki dezake, badaezpadako neurri gisa, arau-hauste larri edo oso larriak egin direla-eta irekitako zehapen espedientearen izapidaketak diraueno.

Tarifak

.Merkatu txikia:

_Metro karratu eta eguneko: 1,60 euro.

.Azoka txikia:

_Metro lineal eta eguneko: 0,36 euro.

_Egunean, gutxienez: 1,53 euro.

6) ORDENANTZA FISKALA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK EGONALDI MUGATUKO EREMU PUBLIKOETAN APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

_1.3. artikuluan, honako hauek sartu behar dira: Avenida Santa Ana (Aquiles Cuadra eta Juan Antonio Fernández karriken arteko tartea), Pasaje del Regio, Gayarre karrika eta Plaza San Juan.

_12. artikulua. a), aldatu egin da zenbatekoa, ez da "12,02 euro" baizik eta "15,00 euro".

_12.b), aldatu egin da zenbatekoa, ez da "24,04 euro" baizik eta "30,00 euro".

_12.c), aldatu egin da zenbatekoa, ez da "36,06 euro", baizik eta "50,00 euro".

7) ORDENANTZA FISKALA, MONTES DE CIERZOKO UREZTAPEN TRADIZIONALEN EREMUAN LODOSAKO UBIDEKO URAZ BALIATZEKO TASA ARAUTZEN DUENA.

Tarifak

1. Kuota finkoa, ureztapeneko erregu bakoitzeko: 5,25 euro.

2. Kuota finkoa, lehorreko lurretan inoiz baimentzen diren ureztaketengatik, aldi eta erregu bakoitzeko: 12,05 euro.

8) ORDENANTZA FISKALA, MONTES DE CIERZO ETA VALDETELLASKO UREZTALUR BERRIETAN PRESIOKO UREZTAPEN ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Kuota finkoa (G.B.aren erabakiaren arabera, 5.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz). 5,43 euro.

2. Kuota finkoa, lehorreko lurretan inoiz baimentzen diren ureztaketengatik, aldi eta erregu bakoitzeko: 12,47 euro.

9) ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

_10.a) atikuluan gehitu egin dira "ongintza-sozialekoak" diren erakundeak.

Tarifak

1. Instalazioan sartzea:

_5 urtetik 15era arte: 2,70 euro.

_16 urte edo gehiago: 4,30 euro.

2. Urteko abonuak, instalazio guztietarako:

_Erroldatuak:

Bakarrarentzat, 5 urtetik 15era arte: 22,50 euro.

Bakarrarentzat, 16 urtetik gora: 37,50 euro.

Bi abonatuko famili unitatea: 67,00 euro.

Hiru abonatuko famili unitatea: 86,25 euro.

Lau abonatuko famili unitatea: 105,00 euro.

Bost abonatu edo gehiagoko famili unitatea: 137,65 euro.

Bakarrarentzat, pentsiodun erretiratua, alarguna eta/edo 65 urtetik gorakoa: 22,50 euro.

_Erroldatu gabeak:

Bakarrarentzat, 5 urtetik 15era arte: 40,00 euro.

Bakarrarentzat, 16 urtetik gora: 65,00 euro.

Bi abonatuko famili unitatea: 115,00 euro.

Hiru abonatuko famili unitatea: 148,00 euro.

Lau abonatuko famili unitatea: 180,00 euro.

Bost abonatu edo gehiagoko famili unitatea: 235,00 euro.

Bakarrarentzat, pentsiodun erretiratua, alarguna eta/edo 65 urtetik gorakoa: 40,00 euro.

3. 15 aldiz sartzeko txartela:

_Erroldatuak:

5 urtetik 15era arte: 21,45 euro.

16 urtetik goitikoak: 35,35 euro.

Pentsiodun erretiratua, alarguna eta/edo 65 urtetik gorakoa: 21,45 euro.

_Erroldatu gabeak:

5 urtetik 15era arte: 36,95 euro.

16 urtetik goitikoak: 60,55 euro.

Pentsiodun erretiratua, alarguna eta/edo 65 urtetik gorakoa: 36,95 euro.

4. Kirol jarduerengatik:

_Kirol elkarte, erakunde edo entitateek, kirol eremu bat erabiltzen duten ordu bakoitzeko (herrikoa/erregistratua): 4,80 euro.

_Kirol elkarte, erakunde edo entitateek, kirol eremu bat erabiltzen duten ordu bakoitzeko (kanpokoa/ez inskribatua): 8,30 euro.

_Hainbat elkartek kirol eremua aldi berean erabiltzen dutenean, bakoitzak: 3,75 euro.

_Kirol elkarte, erakunde edo entitateek federatuen arteko kirol norgehiagokak egiten dituztenean, lehiaketa bakoitzeko (herrikoa/erregistratua): 5,40 euro.

_Kirol elkarte, erakunde edo entitateek federatuen arteko kirol norgehiagokak egiten dituztenean, lehiaketa bakoitzeko (kanpokoa/ez erregistratua): 9,10 euro.

_Kirol elkarte, erakunde edo entitateek aldagela eta dutxak beraiek hartzen dituztenean, eguneko (herrikoa/erregistratua): 3,00 euro.

_Kirol elkarte, erakunde edo entitateek aldagela eta dutxak beraiek hartzen dituztenean, eguneko (kanpokoa/ez erregistratua): 5,00 euro.

Argiteria pizturik izandako argi-fase eta ordu edo zatiki bakoitzeko: 3,00 euro.

5. Kirola ez den beste ikuskizun eta jarduerak:

Egun bakoitzagatik: 250,00 euro.

10) ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL MEDIKUNTZAKO ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Bakarkako azterketa:

_Erroldatuak:

"A" eredua: 11,25 euro.

"B" eredua: 23,50 euro.

"C" eredua: 45,00 euro.

_Erroldatu gabeak:

"A" eredua: 19,25 euro.

"B" eredua: 40,75 euro.

"C" eredua: 77,00 euro.

2. Kirol talde edo entitateendako azterketak (gutxienez 5 lagun):

_Tokikoa:

"A" eredua (lagun bakoitzeko): 7,50 euro.

"B" eredua (lagun bakoitzeko): 14,50 euro.

"C" eredua (lagun bakoitzeko): 36,00 euro.

_Kanpokoak:

"A" eredua (lagun bakoitzeko): 13,00 euro.

"B" eredua (lagun bakoitzeko): 25,00 euro.

"C" eredua (lagun bakoitzeko): 61,00 euro.

11) ORDENANTZA FISKALA, "SANTA ANA" ETA "MARIA REINA" 0-3 URTE BITARTEKO HAUR HEZKUNTZAKO UDAL IKASTETXEETAKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA.

_Aldatu egin da 5. artikulua, honelaxe gelditu baita: "Aplikatuko diren tarifak martxoaren 1eko 2/2006 ebazpenekoak izanen dira (2006ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 20koa), hori Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak eman baitzuen, hain zuzen ere 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan (otsailaren 28ko 41/2005 Foru Agindua), familiek 2006/2007 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeko.

Tarifak

Lanaldi osoko tarifa:

3.350 euro baino tikiagoa 15 34 49

3.351 eta 4.500 artean 33 38 71

4.501 eta 5.500 artean 44 48 92

5.501 eta 6.650 artean 56 58 114

6.651 eta 7.980 artean 76 68 144

7.981 eta 9.300 artean 90 78 168

9.301 eta 10.700 artean 120 88 208

10.701 eta 12.400 artean 145 88 233

12.401 eta 15.000 artean 175 88 263

15.000 eurotik goiti 195 88 283

Ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiei %50 murriztuko zaie bigarren haurrari dagokion tarifa eta, betiere, ordutegi motaren arabera ezarritako tarifa txikienaren adinakoa izanen da gutxienez.

Ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.

12) ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURA AZOKAKO ZERBITZU ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Ondoko tarifak aldatu dira, eta gainerakoak berdin utzi dira.

Tarifak

1. Prekarioan esleituriko saltokien erabilpena, metro karratu eta hilabete bakoitzeko: 10,75 euro.

2. Kalez kaleko saltokiak, egunean: 3,25 euro.

13) ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN AUTOBUS GELTOKI INTERMODALEKO ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Bidaiariak daramatzala, autobus bat sartu edo ateratzen den bakoitzeko, dela bidaiaren hasieran nahiz bukaeran, dela bidaiaren barnean geldialdi bat egiteko:

a) 50 km bitarteko ibilbideko bidaietan: 0,24 euro.

b) 50 km-tik 100era bitarteko ibilbideko bidaietan: 0,45 euro.

c) 100 km-tik gorako ibilbideko bidaietan: 0,86 euro.

2. Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzearen aldera, linea guztietan luzatzen den bidai txartel bakoitzeko, linean atera edo bidaiatzen duen bidaiariaren kargu txartelean egiten den abonu bakoitzeko, sarrera edo irteera bakoitzeko:

a) 15 km bitarteko ibilbideetarako: 0,04 euro.

b) 16 km-tik 30era bitarteko ibilbideetarako: 0,07 euro.

c) 31 km-tik 50era bitarteko ibilbideetarako: 0,08 euro.

d) 51 km-tik 100era bitarteko ibilbideetarako: 0,11 euro.

e) 101 km-tik 200era bitarteko ibilbideetarako: 0,18 euro.

f) 200 km-tik gorako ibilbideetarako: 0,24 euro.

3. Txartel saltoki bat hilabeterako alokatzearen aldera , enpresa baten bidai txartelak saltzeko: 21,75 euro.

4. Autobus bat aparkatzearen aldera, txartel saltokia erabiltzeko moduan delarik:

_8:00etatik 22:00ak arte, ordu bakoitzeko edo horren zatiki bakoitzeko: 0,45 euro.

_22:00etatik 8:00ak arte: 2,15 euro.

5. Erregularrak ez diren zerbitzuetan (sarrera, irteera eta geldialdia) geltokia erabiltzearen aldera:

Autobus bakoitzeko: 8,75 euro.

14) ORDENANTZA FISKALA, TUTERAKO EKIPAMENDU SOZIOKULTURALAK (GIZARTE ETXEAK ETA GAZTEENDAKO UDAL ATERPETXEA) ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

_Aldatu da xedapen gehigarri bakarra, eta honelaxe geldituko da: "Tuterako udal aterpetxea Nafarroako Gazteriaren aterpetxeen sarearen barrenean dagoenez, egoera horrek dirauen bitartean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak ezartzen dituen tasak aplikatuko dira.

Tarifak

1. Gazteendako aterpetxea erabiltzea, pertsona eta egun bakoitzeko:

_Ostatu hartzea:

30 urtetik goitikoak: 13,45 euro.

30 urtetik beheitikoak: 10,40 euro.

Taldea (gutxienez 10 lagun): 9,00 euro.

_Janaria:

Gosaria: 1,80 euro.

Bazkaria: 7,25 euro.

Afaria: 5,60 euro.

_Karnetak:

Gazteak (30 urtetik beherakoak): 5,60 euro.

Helduak (30 urtetik gorakoak): 12,30 euro.

Taldea: 16,75 euro.

Familiendako: 24,60 euro.

_Osagarriak:

Okupatu gabeko ohea/eguna: 2,25 euro.

Eskuoihalak: 2,25 euro.

Maindireak: 2,25 euro.

Bilkura aretoak/ordua: 11,00 euro.

2. Gizarte etxeak edo baliabideak une zehatzetan erabiltzea:

a) Lokalak eskatutako erabilera ordu bakoitzeko:

_1. kategoria: Udalak eta beste administrazio publiko batzuek eta haien erakunde autonomoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak: gizarte etxeen doako lagapena.

_2. kategoria: Honakoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak: 3,70 euro.

_Administrazio Publikoek irabazi asmorik gabeko entitateekiko kontratazio, lagapen edo hitzarmen bidez: 3,70 euro.

_Administrazio Publikoek irabazi asmoa duten entitateekiko kontratazio bidez. 3,70 euro.

_Administrazio Publikokoak ez diren eta irabazi asmorik ez duten gizarteko elkarte eta entiteak, instituzionalki homologatu edo/eta erregistratutakoak badira, jarduerak egiteagatik, baldin eta jarduera horietako profesionalekin harreman ekonomikoa.

_3. kategoria: sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, jabe edo jabekideen elkarte, gremioetako elkarte, eta antzeko beste entitateak, betiere irabazi asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak, beraien taldeko interesak sustatu, tratatu eta defendatze.

_4. kategoria: irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 29,50 euro.

b) Baliabideen erabilera, aldiro eta eguneko: 3,75 euro.

3. Ekitaldi soziokulturaletara joatea eta ikastaro, tailer edo mintegietan parte hartzea: kasuan kasuko tarifa.

4. Toki eta baliabideak lagatzeko programaren berariazko araubidearen onuradunak diren entitateek erabilera mugatuko eremuak okupatzeagatik: 0,80 euro/m², astean.

15) ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

3. Ibilgailuak eta makineria:

a) 3.500 Kg bitarteko kamioiak: 31,88 euro/ordua.

b) 3.500 Kg baino gehiagokoak: 56,98 euro/ordua.

c) Konpresoreak 9,63 euro/ordua.

d) Karrikak garbitzeko kamioia: 32,19 euro/ordua.

e) Orotarako ibilgailua: 26,29 euro/ordua.

f) Atzera-hondeamakina: 35,09 euro/ordua.

4. Bestelakoak:

a) Bandera eta bandera txikiak, bakoitzeko: 1,50 euro/eguna.

b) Masta metaliko edo egurrezkoak, bakoitzeko: 1,91 euro/eguna.

c) Oholtza eta olana: 56,98 euro/eguna.

d) Udalaren karpa. 1.350,00 euro/eguna.

e) Etxola eramangarria (bakoitza): 107,12 euro/eguna.

f) Hesi metalikoak, bakoitzeko: 1,91 euro/eguna.

g) Mangerak, metro lineal edo zatikiko: 0,23 euro/eguna.

h) Kaleargien makuluak, propagandarako: 4,66 euro/eguna.

i) Harea iragazkiak: 1,35 euro/eguna.

16) ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUKO (E.L.Z.) TASAK ARAUTZEN DITUENA.

_8.3. artikulua. Laguntza orduaren benetako kostua 17,87 eurotan finkatu da.

17) ORDENANTZA FISKALA, CASTEL-RUIZ KULTUR ETXEA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

_Ezabatu egin da 2. artikuluko g) puntua, hain zuzen ere Raimundo Lanas Udalaren jota eskolan edo/eta Udalaren Dantza Taldean izena ematen dutenen ordaintzeko obligazioari buruzkoa.

_6. artikuluko "Diruzaintza" hitzaren ordez "Castel Ruiz Kultur Etxea" behar du.

Tarifak

1. "Fernando Remacha" Udalaren musika eskolako tasak:

A._L.O.G.S.E.ko 39.5 artikuluan ezarritako musika irakaskuntza arau gabeak:

Haur hezkuntzako ikasturta: 78,00 euro/ikasturtea.

Hastapen kurtsoa: 153,50 euro/ikasturtea.

1., 2., 3. eta 4. kurtsoak: 461,50 euro/ikasturtea.

Erdi Mailarako Prestakuntza: 500,00 euro/ikasturtea.

Musika tresnen taldea (Orkestra...): 24,00 euro/ikasturtea.

Irakasgai teoriko-praktikoak: 84,00 euro/ikasturtea.

Musika tresna taldean jotzeko eskola: 169,00 euro/ikasturtea.

Musika tresna bakarka: 338,00 euro/ikasturtea.

Ahots taldea (abesbatza...): 24,00 euro/ikasturtea.

B._Erdi mailako musika ikasketak, Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren artean sinaturiko hitzarmenak arautzen dituenak: Pablo Sarasate kontserbatorioak bere ikasleendako ezartzen dituen horiek berak.

2. Musika tresnak erabiltzeko tasak: 38,50 euro/ikasturtea.

3. Musika tresna udarako maileguan uzteko tasa: 38,50 euro/ikasturtea.

4. Musika tresna maileguan uzteko tasa (ikasturtea): 58,00 euro/ikasturtea.

5. Ikastaro, gela, tailer, mintegi edo jendaurreko egintzetarako tasak: kasuan kasuko tasa.

6. Agiriak luzatzeko tasa:

Ikasketa-espedientea lekuz aldatzeagatik: 8,50 euro/ikasturtea.

7. Moncayo zinematokia erabiltzeko tasa: 106,00 euro aldi bakoitza.

8. Aulkiak erabiltzeko tasa: dohainik.

Fidantza aulki bakoitzeko: 4,00 euro bakoitza.

18) ORDENANTZA FISKALA, TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEAK ORDAINARAZI BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak hauek izanen dira:

1. Saneamendurako kamioiaren zerbitzua (prezioa/ordua):

a) aukera: gidaria eta langile bat: 82,27 euro/ordua.

b) aukera: gidaria eta bi langile: 100,31 euro/ordua.

Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontutan hartuko dira.

2. Ur-ihesak hautemateko zerbitzua:

Eguneko zerbitzua/langile bat: 28,39 euro/ordua.

Eguneko zerbitzua/bi langile: 55,53 euro/ordua.

Gaueko zerbitzua: 64,31 euro/ordua.

Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontutan hartuko dira.

3. Uraren azterketa (Canrasoko ETAP laborategia):

A._Parametroen analisia:

_Ph-a: 1,51 euro.

_Eroankortasuna: 1,51 euro.

_Uhertasuna: 1,68 euro.

_Nitratoa: 6,15 euro.

_Nitritoak: 9,36 euro.

_Amonioa: 6,36 euro.

_Silizea (molibdato erreaktiboa): 18,60 euro.

_Fosforoa (erreaktiboa): 18,60 euro.

_Hondakin kloroa: 1,57 euro.

_Alkalinitatea: 4,61 euro.

_Herdoilkortasuna: 7,55 euro.

_Kaltzioa: 4,54 euro.

_Magnesioa: 4,54 euro.

_Fluoruroak: 10,70 euro.

_Kloruroak: 10,70 euro.

_Zianuroa (erreaktiboa): 10,64 euro.

_Boroa: 18,56 euro.

_Agente tentsioaktiboak (LAS): 21,65 euro.

_Metalak (unitatea): 14,06 euro.

_Trihalometanoak: 62,01 euro.

_Plagizida organokloratuak: 79,00 euro.

_Sulfatoak: 9,05 euro.

_Hondakin idorra: 4,54 euro.

_Sodio kloritoa: 8,10 euro.

_Kolorea: 1,67 euro.

_Trikloroetilenoa: 22,28 euro.

_Tetrakloroetilenoa: 22,28 euro.

_Algak (izatea/ez izatea): 15,59 euro.

_Pseudomonak (izatea/ez izatea): 15,63 euro.

_Estafilokokoak (izatea/ez izatea): 15,63 euro.

_Estafilokokoak, guztira: 8,39 euro.

_Koliformeak, guztira: 7,63 euro.

_E. coli: 7,63 euro.

_Hesteetako enterokokoak: 7,63 euro.

_Clostridium perfringens: 7,63 euro.

_Colstridium sulfitoerreduktoreak: 7,63 euro.

_Mikroorganismo kultibagarriak: 6,84 euro.

Tasa horiek %10 merkeago izanen dira, erakunde ofizialekin azterketa egiteko urteko hitzarmenak egiten direnean.

B._Analisi motak:

ANALISI MOTA ANALIZATZEN DIREN PARAMETROAK ZENBATEKOA

1. analisi kontrola Kolorea, ph, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, koliformeak guztira, E. Coli. 29,56

II. analisi kontrola Kolorea, ph, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, koliformeak guztira, E. Coli, burdina edota aluminioa,costri- 58,09

dium perfringens, mikroorganismoak kultibagarriak (22.º C).

Analisia txorrotean Kolorea, ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, koliformeak guztira, E. Coli, kobrea, kromoa, nikela, bur- 99,86

dina, beruna.

Analisi osoa Kolorea, ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa,nitratoa, herdoilkortasuna, sulfatoa, kloruroa, aluminioa, 493,36

burdina, manganesoa sodioa, kobrea, kromoa, nikela, beruna, arsenikoa, selenioa, merkurioa, antimonioa, kadmioa, zia-

nuroa, boroa, plagizida organokloratuak, trihalometanoak, trikloroetilenoa, tetrakloroetilenoa, koliformeak guztira, e.coli,

hesteetako enterokokoak, clostridium perfringens, mikroorganismo kultibagarriak (22.º C)

Igerilekuen analisiak Ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, amonioa, herdoilkortasuna, aluminioa, kobrea, e. coli, algak (b/e), estafilokoko aureus 101,21

(b/e).

4. Hirugarrenendako hainbat zerbitzu (lan egindako ordu bakoitzeko):

_Langilea: Arduraduna. Ordu arruntaren prezioa: 28,85 euro.

_Langilea: Ofiziala. Ordu arruntaren prezioa: 25,62 euro.

_Langilea: Peoia. Ordu arruntaren prezioa: 16,15 euro.

19) ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Fotokopiak:

a) Orrialde bateko dokumentuak: 0,12 euro.

b) Bi orrialdeko dokumentuak: 0,19 euro.

c) Fotokopiatu beharreko dokumentuak bilatzen eta biltzen, aitzinetik lan egindako ordu bakoitza: 15,68 euro.

2. Planoen kopiak:

a) Metro karratu bitarteko: 5,65 euro.

b) _Metro karratu batetik goiti, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 3,35 euro.

3. Arma txartelen tramitazioa: 8,00 euro.

4. Arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio baimena: 10,75 euro.

5. Egoiliar txartela tramitatzea (eremu berdea): 3,25 euro.

6. Udalaren kreditazio txartela tramitatzea (galtzeagatik): 3,25 euro.

7. Kirol instalazioetara sartzeko txartela tramitatzea (galtzeagatik): 3,25 euro.

8. Ordenantza fiskalen ale bakoitza: 31,25 euro.

9. Aurrekontu arrunt bakoitza: 8,00 euro.

10. Istripuen gaineko txosten-atestatuak: 50,00 euro.

11. Plan orokorraren fitxategia, euskarri informatikoan dagoena: "500 orrialdeak" izenekoetan oinarrituta emanen dira, disketean. Bi forma daude, aukeran:

a) Microstation formatoa (DGN) 84,09 euro lehen orria, eta 25,15 euro ondo-ondoko orriak.

b) DWG formatoa 125,34 euro lehen orria, eta 67,17 euro ondo-ondoko orriak.

20) ORDENANTZA FISKALA, AUTOTAXI ETA ALOKATZEN DIREN GAINERAKO IBILGAILUETARAKO LIZENTZIAK ETA BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

A._Lizentziak ematea, luzatzea eta erregistratzea:

_Lizentzia bakoitzeko:

1. A motakoa: 1.314,40 euro.

2. B motakoa: 659,86 euro.

3. C motakoa: 337,46 euro.

B._Ibilgailuak ordeztea:

Lizentzia bakoitzeko:

1. A motakoa: 145,52 euro.

2. B motakoa: 145,52 euro.

3. C motakoa: 145,52 euro.

21) ORDENANTZA FISKALA, OBRAK ORO HAR ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETETARAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

1. Etxe berriak, berrikuntzako obrak, tramitazio laburtukoak, obra txikiak, kontserbaziokoak eta apaintzekoak, eraikinak eraitsi, bota, hustu eta apeatzeko obrak: Karga-oinarriari %1eko tarifa aplikatuko zaio; gutxieneko tarifa 36,25 eurokoa izanen da.

2. Zuhaitzak botatzea:

a) Jabetza publikoko zuhaitz bakoitzeko (zuhaitzaren kostua ere ordaindu beharko da, parke eta lorategien mantentze-laneko kontrata duen enpresaren balorazioari jarraikiz): 116,23 euro.

b) Jabetza pribatuko zuhaitz bakoitzeko: 57,86 euro.

c) Eskumenik duten erakunde publikoek emandako baimenak dituzten oihan ustiapenei, 1. atalean ezarritako tasa aplikatuko zaie.

22) ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

_Aldatu egin da 2.1. artikulua, honelaxe gelditu baita: "Ordainarazpen honen xedea izanen da zerbitzu tekniko eta administratiboak jardueretan aritzeko lizentzia eta lokalak irekitzekoa.

_Aldatu egin dira 2. artikuluko a, b eta c puntuak eta gehitu egin zaio d puntua, honelaxe geldituko baita:

"a) Lehenbiziko establezimenduak, titulartasun aldaketak, lokalak edo haren instalazioak egokitzea edo aldatzea.

b) Lokalen lekualdaketak eta titulartasun aldaketak, titulartasuna mantenduz.

c) Halako instalazioen funtzionamendua, garajeak, ibilgailuendako erregai biltonziak, etab.

d) Lokalean abian den jarduera handitzeak eskubide berriak ordaintzea ekarriko du, eta horien etorkia handitzea baizik ez da izanen, eta betiere udal zerbitzuak berriz ere aritzea beharrezkoa bada handitzea bideragarria izan dadin.

_2. artikuluko 3. puntua honelaxe geldituko da: "Jarduera duen lokaltzat hartuko da:"

_2.3 artikuluko c) puntuan, beste kasu bat gehitu da, honelako testuarekin: "Bestelako instalazioak, hala nola, garajeak, ibilgailuendako erregai biltonziak, etab."

_3. artikuluan negozio lokalen aipamena "jarduerako lokalak" bilakatuko da.

_Aldatu egin da 5. artikulua, honelaxe gelditu baita: "Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko da, ordaindu beharreko Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren urteko kuotaren zenbatekoa eta, bidezko denean, ezarritako makineria edo instalazio industri

_Aldatu egin da 6. artikuluko a) puntua, gutieneko kuota 77,65 euro izanen baita.

_6. artikuluko b) puntua honelaxe geldituko da: "b) Aipatu Erregelamenduari lotutako establezimendu edo lokalak:

b.1) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren menekoak badira: jarduera ekonomikoen gaineko zergaren urteko kuotaren %100, 5. artikuluaren arabera kalkulatua, gehi enpresa horiek espedientean aurkeztu behar duten proiektuan agertzen diren makineri

_60.000 euro bitarte: %1.

_60.000,01etik 120.000 euro bitarte: %0,90.

_120.000,01etik 180.000 euro bitarte: %0,80.

_180.000,01etik 300.000 euro bitarte: %0,70.

_300.000,01etik 600.000 euro bitarte: %0,60.

_600.000,01 eurotik goiti: %0,50.

b.2) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren menekoak ez badira: ikuskapena egiteko tasa aplikatuko da.

6.b artikuluan, bukaeran, gutieneko kuota 124,20 eurotan finkatu da.

_8.1.a) artikulua honela idatziko da: Larrialdi batek bultzaturiko lekualdaketak, lokaletan obrak egin behar izateagatik, betiere behar diren lizentziak eskuratu badira.

_Aipatu 8.1 artikuluari f) puntua gehitu zaio, honelaxe geldituko baita: "Titulartasun aldaketaren ondorioz aldaketa subjektiboa besterik ekartzen ez duenean eta establezimenduko baldintza objektiboak aldatzen ez badira, betiere behar den lizentzia eskuratu bada.

23) ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Hilerriko zainketa eskubideak:

a) Lurpeko hilobi bakoitzeko: 6,75 euro.

b) Panteoi bakun bakoitzeko: 6,75 euro.

c) Panteoi bikoitz bakoitzeko: 13,95 euro.

d) Kapera bakoitzeko: 47,20 euro.

e) Horma-hobi bakoitzeko: 2,60 euro.

f) Kolunbario bakoitzeko: 1,29 euro.

2. Lurren esleipena:

a) Hobi soila egiteko lurren esleipena: 642,00 euro.

b) Hobi bikoitza egiteko lurren esleipena: 1.612,00 euro.

c) Lagatako lurraren gainean kaperak eraikitzen badira, arestiko prezioak garestituko dira: %100.

3. Hilobien titulartasunaren eskualdaketak:

a) Hilobi soilaren titularra aldatzeagatik: 36,00 euro.

b) Hilobi bikoitzaren titularra aldatzeagatik: 70,70 euro.

c) Kaperaren titularra aldatzeagatik: 141,38 euro.

d) Horma-hobiaren titularra aldatzeagatik: 36,00 euro.

e) Kolunbarioaren titularra aldatzeagatik: 18,00 euro.

4. Hilotz eta errautsen lekualdatzea:

a) Hilerriaren barnean, ehortzi zenetik 5 urte iragan gabe: 64,25 euro.

b) Hilerriaren barnean, ehortzi eta 5 urte iragan eta gero: 53,00 euro.

c) Beste hiri batzuetatik lekuz aldatzen diren hilotzek hilerriaren barnean lekuz aldatzen direnek sortzen dituzten tasa berak izanen dituzte.

d) Errautsak lekualdatzea, hilerri barnean izan nahiz beste hiri batzuetatik ekarrita izan: 37,50 euro.

5. Kontzesioak:

a) Horma-hobi bakoitzeko: 475,00 euro.

b) Kolunbario bakoitzeko: 235,00 euro.

24) ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

_7. artikulua. ehunenekoa %26,97 izanen da.

25) ORDENANTZA FISKALA, IKUSKAPENAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

1. Motorrak.

a) Osotara jarritako 2 Z.P. arte: 35,95 euro.

b) 6 Z.P. arte: 86,25 euro.

c) 16 Z.P. arte: 172,60 euro.

d) 50 Z.P. arte: 359,40 euro.

e) 50 Z.P.tik gorako Z.P. bakoitzeko, 200 Z.P. arte: 3,60 euro.

f) 200 Z.P.tik gorako Z.P. bakoitzeko, 500 Z.P. arte: 1,85 euro.

g) 500 Z.P.tik gorako Z.P. bakoitzeko: 0,85 euro.

2. Lurrun sorgailuak.

a) 0-1.000 Kg lurrun orduko: 359,30 euro.

b) 1.000-5.000 Kg lurrun orduko: 717,70 euro.

c) 5.000tik gora Kg lurrun orduko: 1.078,25 euro.

3. Transformadoreak:

a) 25 KW arte: 46,80 euro.

b) 26tik 50 kW arte: 103,40 euro.

c) 51tik 75 kW arte: 159,95 euro.

d) 76tik 100 kW arte: 190,45 euro.

e) 101etik 150 kW arte: 224,95 euro.

f) 151tik 200 kW arte: 251,45 euro.

g) 201etik 300 kW arte: 292,75 euro.

h) 301etik 400 kW arte: 325,50 euro.

i) 401etik 600 kW arte: 352,95 euro.

j) 601 kW-tik aurrera 1.000 kW edo zatikiko: 379,20 euro.

k) Transformadore birakarien kasuan %100 igoko dira kuotak.

4. Jasogailuak:

bakoitzeko: 72,35 euro.

5. Ponpak eta labeak:

bakoitzeko: 72,45 euro.

6. Soldadura:

a) Arkuzko soldadura grupoak: 28,80 euro.

b) Soldadura autogenoko ekipoak: 28,80 euro.

c) Argoi eta gas geldoaren bidezko soldadura bereziak, automatikoak, irtenuneen bidezkoak, puntuen bidezkoak, etab.: 36,05 euro.

d) Plastikoak soldatzeko tresnak: 18,10 euro.

7. Berogailu eta/edo ur bero zentralaren instalazioak:

a) Galdaren edukiera 50.000 Kcal/h artekoa denean: 22,05 euro.

b) 50.000tik 100.000 Kcal/h arte: 44,10 euro.

c) 100.000tik 250.000 Kcal/h arte: 110,20 euro.

d) 250.000tik 500.000 Kcal/h arte: 220,40 euro.

e) 500.000 baino gehiagotik milioi bat arte: 440,80 euro.

f) Milioitik gora: 881,60 euro.

8. Hobi septikoak ikuskatzea:

bakoitzeko: 75,75 euro.

9. Eraikinak ikuskatzea:

a) Segurtasun baldintzak, eraikitako metro karratuko: 0,65 euro.

Gutxieneko eskubideak: 44,00 euro.

b) Eraikuntzen segurtasun orokorra ukitzen ez duten elementu bereziak aztertzea, azterketa bakoitzeko: 76,05 euro.

10. Garage komunitarioetan egindako ikuskapenak:

Lurzoruko metro karratu bakoitzeko: 0,13 euro.

11. Establezimendu eta bestelako instalazioetan egindako ikuskapenak:

a) Norberaren nekazaritza-gaiak saldu ahal izateko ikuskapenak (Alkatetzaren abuztuaren 29ko 232/1986 Dekretua): 76,05 euro.

b) Ferietako karrusel eta tresnak, bakoitzeko: 76,05 euro.

12. Osasun azterketak:

a) Etxean hildako zerriena edo ehizakiena: 10,00 euro.

13. Txertaketak:

Identifikatu eta txertatzea: Nafarroako Gobernua.

Identifikatzea soilik: Nafarroako Gobernua.

Txertatzea soilik: Nafarroako Gobernua.

14. Elikagaiak esportatzeko albaitarien ziurtagiri ofiziala: 20,00 euro.

26) IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.

Tarifak

1. Ibilgailua altxatokira eraman eta zaintzea:

1. epigrafea._Zerbitzu egitera joan edo ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.

_0 - 400 kiloko ibilgailuak: 14,00 euro.

_401 eta 3.500 Kg bitarteko ibilgailuak: 35,00 euro.

_3.501 kilotik gorako ibilgailuak: 50,00 euro.

2. epigrafea._Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean.

_0 - 400 kiloko ibilgailuak: 27,00 euro.

_401 eta 3.500 Kg bitarteko ibilgailuak: 50,00 euro.

_3.501 kilotik gorako ibilgailuak: 70,00 euro.

3. epigrafea._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko, hau izanen da:

_0 - 400 kiloko ibilgailuak: 2,00 euro.

_401 eta 3.500 Kg bitarteko ibilgailuak: 3,50 euro.

_3.501 kilotik gorako ibilgailuak: 5,00 euro.

Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

2. Karabanak, atoiak, laborantzako lanabesak, nabigazio-ontziak altxatokira eramatea:

A._Zerbitzu egitera joan edo karabanak, atoiak, laborantzako lanabesak edo nabigazio-ontziak Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria, jabea edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada. 35,00 euro.

B._Zerbitzu osoa egiten bada, karabana, atoia, laborantzako lanabesa edo nabigazio-ontzia udal altxatokiraino eramanez. 50,00 euro.

C._Karabana, atoia, laborantzako lanabesa edota nabigazio-ontzia altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko, hau izanen da: 3,50 euro.

D._Erretiratu beharreko elementuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

27) ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, SANEAMENDU-ESTOLDERIA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

_Tarifen aldaketa:

"II._Zergapeko egintzak, 4.a) artikuluan aurreikusitakoak:

1. Kuota finkoak, kontagailuaren kalibrearen arabera:

13 9,46

15 12,58

20 20,15

25 30,27

30 42,38

40 72,75

50 189,20

65 473,00

80 567,60

100 788,30

125 1.261,30

150 1.576,70

200 3.027,20

250 3.153,30

300 4.887,70

2. Kuota finkoak zigilatutako sute-ahoendako, dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

Aplikatu beharreko tarifa 1. atalean adierazitako hartunearen araberako kalibreari dagozkion tarifen %20 izanen da. Hona zenbatekoak:

25 6,05

30 8,48

40 14,55

50 37,84

65 94,60

80 113,52

100 157,66

125 252,26

150 315,34

200 605,44

250 630,66

300 977,54

"II._Zergapeko egintzak, 4.b) artikuluan aurreikusitakoak:

_Kuota finkoak (saneamendua-estolderia), hornidurarako paratutako kontagailuaren kalibrearen ariora:

13 3,44

15 4,58

20 7,33

25 11,01

30 15,41

40 26,45

50 68,80

65 172,00

80 206,40

100 286,66

125 458,66

150 573,34

200 1.100,80

250 1.146,66

300 1.777,34

IV._4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak:

1. Kuota finkoa hartune eskubideengatik: hornidura hartunearen diametroaren arabera:

Polietilenoa 1" 22,8 178,98

Polietilenoa 1 1/4" 28,4 245,23

Polietilenoa 1 1/2" 35,6 338,15

Polietilenoa 2" 45,0 470,18

Polietilenoa 2 1/2" 54,4 625,23

Polietilenoa 3" 65,4 826,82

Fundizioa - 80,0 1.112,54

Fundizioa - 100,0 1.529,74

Fundizioa - 125,0 2.103,40

Fundizioa - 150,0 2.776,48

Fundizioa - 200,0 4.072,18

Fundizioa - 250,0 5.599,24

V._4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza:

_Ikuskapenetarako kuota finkoa:

KALIBREAK MILIMETROTAN KUOTA

13, 15, 20 133,06

25, 30, 40 164,35

50, 65, 80 271,02

100, 125, 150 442,55

200 579,11

250 674,34

300 820,44

28) ORDENANTZA FISKALA, MUÑOZ SOLA ARTE MODERNOKO MUSEOAN SARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifa hauek aldatu dira:

"1. Tasa arrunta: 1 euro.

2. Salbuespenak: Salbuetsirik daude ondoko egoeretako batean daudenak:

_16 urtetik beheitikoak.

_Gazte txartela erakusten duten gazteak.

_65 urtetik goitikoak edo erretiratuak, betiere behar den agiria erakutsita.

3. Baterako tasa: Tasa bakarra ezarri da bi museoetara (Muñoz Sola eta Decanal) sartzeko, alegia:

_Tasa arrunta: 3 euro.

_Tasa hobariduna: 1 euro, eta hori aplikatuko zaie salbuetsita daudenei, aurreko atalaren arabera.

Tasak banatuko dira, lehenbiziko kasuan, 1 euro Muñoz Sola museorako eta 2 euro Decanal museorako; bigarrenean, berriz, euroa osorik izanen da Decanal museorako.

4. Ikastaro, gela, tailer, mintegi edo jendaurreko egintzetarako tasak: Jarduera zehatz bakoitzerako zehazten dena, Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak erabakiko baitu."

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Tuteran, 2006ko azaroaren 22an._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0618763