150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LOSARCOS

2007ko tarifak

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Los Arcosko Udalak, 2006ko azaroaren 2an egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen 2007an indarrean egonen diren tributu, tasa eta prezio publikoak ezarri eta antolatzeko zerrenda.

Zergak

1._Hirilurren balio igoeraren gainekoa. Honako hauek finkatzea:

_Zerga oinarria zehazteko indizeak:

Urte bat eta bortz urte bitarte: %2,6.

Hamar urte bitarte: %2,6.

Hamabortz urte bitarte: %2,6.

Hogei urte bitarte: %2,6.

_Zerga tasak:

Urte bat eta bortz urte bitarte: %10.

Hamar urte bitarte: %10.

Hamabortz urte bitarte: %10.

Hogei urte bitarte: %10.

2._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: gutieneko kuotaren gaineko indizea: 3,2.

4._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: 0,29.

5._Landalurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: 0,80.

Tasak

1. Lizentziak emateko tasa:

a) Jarduera sailkatuak:

_Jarduerarako lizentzia eta irekitzeko lizentziaren berrikuspena: 210 euro.

_Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 360 euro.

_Jardueraren eskualdaketa edo titularraren aldaketa: 300 euro.

b) Jarduera kaltegabeak:

_Irekitzeko lizentzia: 150 euro.

_Jardueraren eskualdaketa: 240 euro.

c) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obra garrantzitsuak egin ondotik:

_Jarduera sailkatuen lokalen kasuan: 200 euro.

_Jarduera kaltegabeen lokalen kasuan: 150 euro.

2. Udal hilerriko zerbitzuak:

_Ehorzketa eskubideak: 170 euro.

_Hilotzak hobiratzea.

a) Los Arcosko Udalaren erroldan daudenak: salbuetsirik.

b) Los Arcosko Udalaren erroldan ez daudenak: 170 euro.

_Hilotzak hobitik ateratzea.

a) Erroldan daudenak nahiz ez daudenak: zerbitzuaren kostua.

_Nitxoak alokatzea: 348,6 euro.

_Nitxoak alokatzearen luzapena: 348,6 euro.

4. Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:

_Ziurtagiriak: 1,50 euro.

_Fotokopiak: 0,15 euro.

_Planoen kopiak: 0,50 euro.

_Arma txartelak: 3,00 euro.

_Konpultsak (2 orri bitarte): 0,50 euro.

_Konpultsak (2 orritik goiti): 1,50 euro.

5. Tasak, eremu publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziagatik.

_Eremu publikoa okupatzea: 0,15 euro/m²/eguna.

_Bestetako saltokiak:

Autotxokeko pista: 558,94 euro.

Zezen mekanikoa: 150,25 euro.

Herensugea edo Txirrista: 150,25 euro.

Ohe elastikoak: 150,25 euro.

Tiropitxoia eta tonbola: 150,25 / 60,10 euro.

Haurrendako karrusela: 198,33 euro.

Haurrendako barraka: 150,25 euro.

Txurro saltokia: 210,35 euro.

Izozki saltokia: 150,25 euro.

Goxokien eta fruitu lehorren saltokia: 156,26 euro.

Saltxitxa saltokia: 156,26 euro.

_Kalez kaleko salmenta: 6,00 euro/eguna.

_Terrazak eta mahaitxoak: 6 euro/m²/urtea.

6. Tasak, Udalaren kirol instalazioak (igerilekuak eta pilotaleku-kiroldegia) erabiltzeagatik.

Igerilekuak:

Denboraldiko abonuak:

_14 urtetik goitikoak: 35,00 euro.

_Tikiak (5-13 urte): 20,00 euro.

Hilabeteko abonuak:

_14 urtetik goitikoak: 26,00 euro.

_Tikiak (5-13 urte): 15,00 euro.

Hamabostaldiko abonuak:

_14 urtetik goitikoak: 18,00 euro.

_Tikiak (5-13 urte): 10,00 euro.

Sarrerak:

_Helduak: 4,00 euro.

_Tikiak (5-13 urte): 2,00 euro.

_Tikiak (5 urtetik beheitikoak), dohain.

Merkatzeak familiendako abonuengatik:

_Familia larria, 3 seme-alaba dituena: %10 merkeago.

_Familia larria, 4 seme-alaba dituena: %20 merkeago.

_Familia larria, 5 seme-alaba dituena: %30 merkeago.

_Salbuetsirik: urritasun fisiko edo psikikoak dituztenak.

Pilotaleku-kiroldegia: 4 euro.

7. Tasak, hirigintzako tramitazioagatik. Gutieneko eskubideak:

_Arauen aldaketa tramitatzea, plan partzialak edo bereziak idaztea: 400 euro.

_Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 210 euro.

_Xehetasun azterlanak: 250 euro.

_Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 125 euro.

_Lerrokaduren azterlanak, unitate-mugaketak, erabileren aldaketak: 175 euro.

_Kudeatzeko bitartekoen tramitazioak: 350 euro.

_Hirigintzako kontsulten tramitazioak: 125 euro.

_Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

_Eraikuntza berriak: 160 euro.

_Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100 euro.

8. Tasak, kulturguneetako aretoak erabiltzeagatik:

_Erakusketa aretoa alokatzea:

_Erakusketak, 15 egunetik 30era bitartekoak: obra bat ematea edo 450 euro.

_Erabiltzeko prezioa: ordubete: 30 euro/ordua. 30 ordutik goiti: 15 euro/ordua.

_Kultur etxeko aretoa alokatzea:

Ordubete: 72 euro.

Bi ordu: 96 euro.

3-4 ordu (biak barne): 120 euro.

5-7 ordu (biak barne): 150 euro.

8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 300 euro.

_Gelak alokatzea:

Ordubete: 30 euro.

Bi ordu: 48 euro.

3-4 ordu (biak barne): 60 euro.

5-7 ordu (biak barne): 84 euro.

8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 150 euro.

Ezarritakotik gorako denbora kobratzeko, gutieneko zatia hogeita hamar minutukoa izanen da .

_Musika eta antzerki emanaldiak: 5 euro.

_Zinema: 1 euro adingabeek, 3 euro helduek.

9. Tasak, erlauntzen aprobetxamenduagatik:

10 erlauntz bitarte: 30 euro.

25 erlauntz bitarte: 40 euro.

50 erlauntz bitarte: 50 euro.

50 erlauntz baino gehiago: 100 euro.

10. Tasak, legarra ateratzeagatik: kopuru handiak: 1,00 euro/metro kubikoa. Kopuru tikiak: 1,50 euro/metro kubikoa.

11. Tasa, Internet zerbitzua erabiltzeagatik: 2 euro /ordua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2006ko azaroaren 3an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0618406