150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

Hilerriaren gaineko ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2006ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, San Martin Unxeko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

San Martín Unxen, 2006ko azaroaren 17an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0618600