150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTZIN

Antzingo Udalaren ur banaketa, saneamendu eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2006ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Antzingo Udalaren ur banaketa eta saneamendu eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antzinen, 2006ko azaroaren 20an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0618596