150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

2007ko ekitaldiko zerga-tasak

San Martin Unxeko Udalak, 2006ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2007rako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,3532.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,7655.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

Frontoia erabiltzea: 2,5 euro/fitxa. Dutxen erabilera: 2,5 euro.

Udal igerilekuko denboraldiko txartelak:

_Denboraldi osorako txartelak:

Bizilagunak eta kanpotarrak:

_4 urtetik beheitikoak, arduradun batek lagundurik: doan.

_4 eta 11 urte bitarteko umeak, 11koak barne: 41 euro.

_12 urtetik 65 urte bitartera: 54 euro.

_65 urtetik goiti: 26,50 euro.

_Hilabeteko txartelak:

Bizilagunak eta kanpotarrak:

_4 urtetik beheitikoak, arduradun batek lagundurik: doan.

_4 eta 11 urte bitarteko umeak, 11koak barne: 26,50 euro.

_12 urtetik 65 urte bitartera: 32,50 euro.

_65 urtetik goiti: 19,50 euro.

_Egun bakarreko sarrerak. Bizilagunak eta kanpotarrak.

Lanegunetan:

_4 urtetik beheitikoak, arduradun batek lagundurik: doan.

_4 eta 11 urte bitarteko umeak, 11koak barne: 3,60 euro.

_12 urtetik 65 urte bitartera: 4,60 euro.

_65 urtetik goiti: 3,60 euro.

Jaiegunak:

_4 urtetik beheitikoak, arduradun batek lagundurik: doan.

_4 eta 11 urte bitarteko umeak, 11koak barne: 5,60 euro.

_12 urtetik 65 urte bitartera: 6,75 euro.

_65 urtetik goiti: 3,60 euro.

Argitara ematen da interesatu orok jakin dezan, indarra duen legeriak ezarritakoa betez.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

San Martín Unxen, 2006ko azaroaren 17an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0618576