150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LANTZ

Ordenantzaren hasierako onespena

Lantzeko Udalak, 2006ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Lantzeko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lantzen, 2006ko azaroaren 20an._Alkatea, Domingo Sarasibar Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L0618490