150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasunak adjudikazio zuzenaren bidez besterentzeko.

Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak 2006ko abuztuaren 11n emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena (2006ko urriaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 127. zk.).

Zorduna: Juan Luis Sanromán Agorreta jauna.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak iragarri du ondotik zehazten diren ondasunak adjudikazio zuzenaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2007ko urtarrilaren 11ko 14:30era arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko bulegoetan (Paulino Caballero kalea, 50, behea). Eskaintzak 2007ko urtarrilaren 12an, 9:30ean irekiko dira, leku berean.

2. 42.111,06 eurotik beherako eskaintzak baztertuko dira.

3. Eskaintzak kartazal itxi batean aurkeztuko dira, honakookin batera:

_Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako prezioa. Eskaintza entitate batek egiten badu, aurkezlearen ahalordea jarduteko.

_Gutxieneko zenbatekoaren ehuneko hogeiko bermea, hau da, 8.422,21 euro, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez, Nafarroako Foru Komunitatearentzat gordailuan uztea. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

4. Posturarik hoberenean kartazal itxian aurkeztu eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badute, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna adjudikaziorako, 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza deusetan galarazi gabe.

5. Kartazalak ireki ondotik, bertan dauden parte-hartzaileek eskaintzak hobetzen ahal dituzte gutxieneko prezioaren %1eko tarteez baliatuz, hau da, 421,11 euroko tarteak.

6. Egun horretan ondasunak esleitzen ez badira, enkantearen mahaiak erabakitzen ahalko du eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekitzea. Eskaintza ekonomikoen gutxieneko zenbatekoa aldatzen ahalko du.

7. Adjudikazio zuzenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2007ko maiatzaren 15ean bukatuko da, baldin eta ondasun higiezinak adjudikatu aurretik ebatzi ez bada.

8. Interesatuei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein momentutan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze-korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

9. Esleipen-hartzaileak beharturik daude adjudikatzean bertan edo bost eguneko epean utzitako bermearen eta lotea adjudikatzeko prezioaren arteko aldea pagatzera. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen hondarreko zatian ageri diren karga eta zamak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko.

10. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita ez-lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

11. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakiola eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

12. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

13. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean erregistroko titularrak ez beste inor bizi denik.

14. Jabeen komunitatearekin izan daitezkeen zorrei dagokienez, administratzaileak 2006ko uztailaren 24ko idazkian adierazten du zordunak komunitatearen kuotak ordainduak dituela idazkiaren eguna bitarte. Nolanahi dela ere, Jabego Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura joanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

15. Hona hemen zuzenean adjudikatuz besterendu nahi diren ondasunen eta haien gaineko zamen ezaugarriak:

_Lote bakarra:

Erregistroko datuak: 23290. finkaren erdi zatitugabea, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 884. liburukia, 448. liburua, 180. orria. Hirikoa: hogeita bost. Etxebizitza edo pisua, E motakoa, Iruñeko Arrotxapeko Plan Partzialeko P-3 poligonoko 1.2 lurzatian egiten ari diren eraikinean, gaur egungo Sueca hiria kaleko 1 zenbakiko etxean, laugarren solairuan dago, ezker, bigarren eskaileratik igota, handik baitu sarrera. Laurogeita hamalau metro eta laurogeita bost dezimetro koadroko azalera eraikia du eta laurogeita hiru metro eta hogeita hemezortzi dezimetro koadroko azalera erabilgarria. Erantsiak ditu: a) sotoan hogeigarren zenbakiko garaje plaza irekia, hogeita hamaika metro eta berrogeita hamasei dezimetro koadroko azalera eraikia duena eta hogeita bederatzi metro eta hirurogeita sei dezimetro koadroko azalera erabilgarria. b) sotoan bat zenbakiko trastegela, zortzi metro eta berrogeita hamasei dezimetro koadroko azalera erabilgarria duena. Elementu komunen kuota: lau puntu eta berrogeita hamabost zentesima ehuneko.

Inskripzioko datuak: Artxiboko 884. liburukian inskribatua, 1. ataleko 448. liburua, 180. folioa, 23.290. finka, 1. eta 4. inskripzioak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hogeita hamarrean eta mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren seian eta bian, Juan Luis Sanroman Agorreta jaunaren eta Ana María Alvarez Muñoz andrearen alde.

Katastroko erreferentzia: Etxebizitza (7. poligonoa, 2.500 lurzatia, 3. azpiarea, 12. hiri unitatea), lurrazpiko parkina (7. poligonoa, 2.500 lurzatia, 1. azpiarea, 20. hiri unitatea) eta trastegela (7. poligonoa, 2.500 lurzatia, 1. azpiarea, 2. hiri unitatea), Iruñean.

Bahitu beharrekoa: Bahitura-eginbidea, 2005eko maiatzaren 23koa, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan 2005eko azaroaren 28an H letrarekin idatzia, Juan Luis Sanroman Agorreta jaunaren jabetzapeko erdi zatitugabearen gainean.

Tasazioaren balioa: 103.365,33 euro.

Indarrean jarraituko duten kargak:

_Bere jatorriagatik ibilgailuen eta pertsonendako bide zortasunaren karga izanen du eta Birzatiketaren Aktan ezarritako Araubide Juridikoari lotuko zaio eta, gainera, etxe-saileko erdiko patioa bere horretan mantendu beharko du bai eta sotoko solairu komun bakarra ere, hori guztia finkaren 1. inskripzioko kargei buruzko lerroaldearekin lotuta.

_Nafarroako Rural Kutxaren aldeko hipoteka, kredituko kooperatiba sozietate mugatua, 5. inskripzioa, 1998ko ekainaren 2an egina. Entiatearen 2006ko ekainaren 29ko idazkiaren arabera, hipotekak indarrean segitzen du erabat, eta pagakizun dagoen zenbatekoa 32.108,59 eurokoa da. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

_Sotoko solairuan ibilgailu eta pertsonendako elkarrekiko bidezorra ezarria da, 1. inskripzioko albo-oharraren arabera.

_C letrako bahitura oharra, Juan Luis Sanromán Agorreta jaunaren jabetzapeko erdi zatitugabearen gainean, "Estatuaren" alde, 2002ko maiatzaren 23an egina. Nafarroako Probintzi Entzutegiko Lehenengo Sailak 2006ko urtarrilaren 10ean emandako erantzunak dioenez, 2004ko azaroaren 19ko ebazpenaren bidez aipatu bahitura deuseztatzea erabaki zen eta horri dagokion mandatua zordunaren ordezkari prozesalari eman zitzaion, helburuko zorra ahitu zelako.

_G letrako bahitura oharra, Juan Luis Sanromán Agorreta jaunaren jabetzapeko erdi zatitugabearen gainean, "Nafarroako Aurrezki Kutxaren" alde, 2005eko irailaren 27an egina, zortziehun eta hogeita lau euro eta hogeita hamalau zentimoko diru kopuru nagusia erreklamatzeko gehi berrehun eta berrogeita zazpi euro eta hogeita hamar zentimo korrituak eta kostuak ordaintzeko, 0000816/2005 zenbakiko Diruzko Titulu Judizialen Exekuzioaren prozedurarako. Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiaren 2006ko urtarrilaren 16ko idazkiaren arabera, prozedura exekuzioaldian da.

16. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948292976, posta elektronikoa: calzuaro@cfnavarra.es).

Iruñean, 2006ko azaroaren 22an._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0618882