150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1310/2006 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskun- tzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen egitura eta antolaketa arautu, eta agiri hori eskuratzeko 2007ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuak 1985eko irailaren 11ko Erabakiaren bidez bere gain hartu zuen Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) emateko ardura, Euskaltzaindiak hori egiteari utzi baitzion.

Erabaki horretan berean ezarri zen Hezkuntza Departamentuak jar- duera hori egiteko legezko esparrua zehaztuko zuela eta horretaz arduratuko ziren organoak eratuko zituela.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) 1535/1985 Foru Aginduaren bidez sortu zen.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduaren bidez erabaki zen Hez- kuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuaren esku uztea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko probak antolatzeko, prestatzeko, egiteko eta zuzentzeko lanak, eta lan horiek beren gain hartuko dituzten EGA azterketaren Batzorde Ofi- ziala eta EGA azterketaren Epaimahai Ofiziala sortzea.

Euskara Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena egin du 2007ko deialdiko oinarriak onesteko eta probak egiteko erakunde eskudunak eratzeko eta haien eginkizunak zehazteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen aben- duaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluko 1.d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskura- tzeko 2007ko azterketetarako deia egitea.

2. Deialdi honen oinarriak, Ebazpen honen eranskinean zehaztuta- koak, onestea.

3. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasu Agiriaren (EGA) Batzorde Ofiziala eratu eta honako eginkizun hauek esleitzea:

_Aipatu agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbe- giratzea.

_Proben prestatzaileak hautatzea.

_Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea.

_Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta Epaima- haiak irizpide horiek ezartzen dituela begiratzea.

Batzorde Ofizialaren burua Euskara Zerbitzuko zuzendaria edo hark bere ordez izendatzen duena izanen da. Batzordekideak, honako hauek: Euskara Zerbitzuko teknikariak, eta euskararen irakaskuntzaren arloko irakasleak eta profesionalak.

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialak, hala nahi izanez gero, lantaldeak era ditzake azterketak prestatzeko eta gain- begiratzeko, ebaluazio eta zuzenketa irizpideak idazteko, eta egoki jotako zernahi eginkizunetarako.

4. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea, 2007ko deialdi- rako:

_Maximino Gómez Serrano jauna, batzordeburu.

_M.ª Amparo Antoñana Abalos andrea.

_Ana Isabel Arakistain Jauregi andrea.

_Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

_Idoia Beloki Zurutuza andrea.

_Jose Luis Irigoien Paternain jauna.

_Ion Iñaki Mundiñano Larraza jauna.

_Fernando Rey Escalera jauna.

_Javier Tirapu Flores jauna.

_M.ª Carmen Huarte Carrión andrea, Batzordeko idazkari.

5. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofiziala eratzea 2007ko deialdirako, eta haren gain uztea probak egin eta zuzentzeko lan teknikoak, laneko eta erreklamazioei aurre egiteko batzordeetan parte hartzea eta Batzorde Ofizialak esleitu eginkizun oro egitea. Eginkizun horiek oro Batzorde Ofi- zialak koordinatuko ditu.

6. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea:

_M.ª Carmen Huarte Carrión andrea, epaimahaiburu.

_Ainhoa Irazustabarrena Barriola andrea, idazkari.

_Ana Aguirre Ceberio andrea.

_Francisco Andueza Gazolaz jauna.

_M.ª Amparo Antoñana Abalos andrea.

_Ana Isabel Arakistain Jauregi andrea.

_M.ª Jesús Asiain Yarnoz andrea.

_Luis Miguel Asirón Saez jauna.

_Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

_Idoia Beloki Zurutuza andrea.

_M.ª Sagrario Crespo Zulet andrea.

_M.ª Arritxu Echaluce Arostegui andrea.

_Ioseba Xabier Iaben Soltxaga jauna.

_José Luis Irigoien Paternain jauna.

_Jesús M.ª Jiménez Maya jauna.

_Adoración López Jurío andrea.

_Ion Iñaki Mundiñano Larraza jauna.

_Yolanda Olasagarre Mendinueta andrea.

_M.ª Jesús Ollo Gorriti andrea.

_Pascual Recalde Irigoyen jauna.

_Fernando Rey Escalera jauna.

_Javier Tirapu Flores jauna.

_Mikel Vilches Plaza jauna.

_Juan Zaldua Lasa jauna.

Epaimahaikide ordezkoak:

_Miguel Angel Asiain Yarnoz jauna.

_Juan Pedro Etxegarai Agara jauna.

7. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbi- tzuak bere gain hartuko ditu matrikulatzeko eta kontrolatzeko lanak, tituluak ematea proposatzekoak eta, orobat, gai horietan eskudunak diren beste erakunde ofizial batzuekin izan beharreko harreman ins- tituzionalak.

8. 2007ko deialdiko azterketak bukaturik, Epaimahaiak probak gain- ditu dituztenen eta huts egin dutenen aktak Euskara Zerbitzuari igo- rriko dizkio. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak Ebazpen baten bidez baimena emanen du probak gainditu dituztenei Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) emateko. Agiri horiek Hezkuntza kontseilari jaunak sinatuko ditu.

9. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

10. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Euskara Zerbitzura, Euskara Zerbitzuko Euskararen Didaktika Atalera, Administrazio Bule- gora eta Euskara Helduei irakasteko eta Ziurtagiriak emateko Bule- gora, "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publi- kora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Eskola Antola- mendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko Araubide Bereziko Irakaskun- tzen Atalera, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetara, Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofizialera, Giza Baliabideen Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zer- bitzura, eta goian aipatu batzorde eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

11. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Ebazpen hau argi- taratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko azaroaren 30ean._Eskola eta Lanbide Irakaskun- tzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1. oinarria. Betebeharrak.

a) Azterketa horretan parte hartzeko 16 urte beterik izan beharko dira 2006eko abenduaren 31rako.

b) Ez dute matrikularik egiten ahalko Euskal Autonomia Erkidegoan 2007an EGA agiria eskuratzeko matrikula egiten dutenek.

c) Euren urritasuna dela-eta, izangaiek probak egiteko zailtasunak badituzte, azterketak egiteko baldintza bereziak euren eskura jartzeko eska dezakete. Eskaera izena emateko orrian adierazi beharko da.

2. oinarria. Azterketaren egitura.

a) Atariko proba.

Proba objektiboa (test erako 90 galdera: 100 puntu), ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko:

_Hizkuntza jakitea: ahozko zein idatzizko komunikazioan ohikotasunez erabiltzen diren hizkuntza baliabideak eta Euskaltzaindiak euskara estandarrerako eman dituen arauak praktikan ezagutzea (70 galdera: 70 puntu).

_Entzunaren ulermena. Azterketan entzunen den grabazio batean oinarritutako aukera anitzeko hainbat galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).

_Irakurriaren ulermena. Testu baten edukiaren gainean aukera anitzeko hainbat galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).

b) Proba idatzia. Bi zati ditu:

_Idazlan laburra: epaimahaiak proposatutako egoera baten gainean gutuna, oharra edo antzeko zerbait idatzi beharko da. 100 hitzekoa izanen da gutxienez, hasiera eta bukaera kontuan izan gabe.

_Idazlan luzea: epaimahaiak proposatutako gaiaren eta egoeraren gainean, 300 hitzeko testua idatzi beharko da, gutxienez.

c) Ahozko proba. Bi zati ditu:

_Ahozko azalpena: izangai bakoitzak 5 minutu inguru izanen du epaimahaiak proposatutako testu bat laburtzeko. Proba prestatzeko 20ren bat minutu izanen dute izangaiek. Proba, salbuespenak salbuespen, 3naka eginen dute.

_Eztabaida: aipatu azalpen horiek bukaturik, izangai talde horretako kideak elkarrekin arituko dira gai horren gainean eztabaidan, aldez aurretik deus ere prestatu gabe. Horretarako, izangaiek epaimahaiak emandako gidoia hartuko dute oinarri. Bigarren zati hau 10 minutukoa izanen da, gehienez.

3. oinarria. Proben balorazioa.

a) Atariko proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko 65 puntu atera behar dira, gutxienez.

b) Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, proba idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez.

c) Ahozko probaren bi aldiak batera baloratuko dira. Kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da.

d) Agiria eskuratzeko, 2007ko deialdiko azterketetako hiru probak (atarikoa, idatzia, ahozkoa) gainditu beharko dira, nahitaez. Ekaineko deialdian atariko proba eta proba idatzia gainditu dituztenek ez dituzte iraileko azterketan proba horiek egin beharko.

4. oinarria. Agiriak eta matrikula egiteko epeak.

a) Izena emateko epea 2007ko otsailaren 1etik 16 bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.

b) Aipatu epean matrikulaldi bakarra eginen da eta apiril-maiatzetako eta irail-urrietako azterketetarako balioko du.

c) Interesatuek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (behar bezala bete ondoren) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bide erabiliz:

_Eskabide orokorra.

_Matrikula inprimakia.

_Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, bi aldetatik egina eta argi irakurtzeko modukoa.

_Familia ugariko agiriaren edo familia liburuaren fotokopia, argi irakurtzeko modukoa (hala behar denean).

_Legeen arabera ezagaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

_Azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharrekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (hala behar denean).

d) Azterketa egiteko eskubideak.

_Azterketa egiteko eskubideengatik 32,15 euro ordaindu beharko da.

_1. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, 16,10 euro ordaindu beharko da eta 2. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, matrikula doan izanen da. Bi kasuetan murriztapenak 21 urte bete arte balioko du, hots, matrikulaldian 21 urte edo gutxiago badute. Murriztapen hori 25 urte bete arte luza daiteke, kide horiek euren adin eta titulazioari egokitutako ikasketak egiten ari badira. Hala denean, ikasketa horiek egiaztatzeko, ziurtagiria edo matrikula ofizialaren agiria eta matrikula ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko ditu.

_Nafarroako Gobernuaren zerbitzupeko funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek ez dute matrikularik ordaindu beharko. Haien 25 urtez beherako seme-alabek ere ez dute deus ordaindu beharko, hots, matrikulaldian 25 urte edo gutxiago badute. Horretarako, Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute eta aditzera eman gurasoetatik zein den funtzionario edo lan-kontratudun finko. Fotokopia hori argi irakurtzeko modukoa izanen da.

_Nafarroako Foru Komunitateko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzako ikastetxeetan 2005/2006 eta 2006/2007 ikasturteetan zerbitzua eman duten/ematen ari diren irakasleek matrikula doan izanen dute.

e) Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2007ko martxoaren 5ean jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdean: http:/www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega/. Euren urritasuna dela-eta, probak egiteko baldintza bereziak jartzeko eskaera egin dutenei pertsonalki jakinaraziko zaie.

f) Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea 2007ko martxoaren 15ean bukatuko da. Epe hori amaiturik, interesatuek ez dute inolako dokumentazio gehigarririk aurkezten ahalko.

g) Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda 2007ko martxoaren 28an jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdean: http:/www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega/

h) Probak egin ahal izateko izangaiek nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokideren bat aurkeztu beharko dute.

5. oinarria. Azterketak egiteko eta emaitzak jendaurrean jartzeko egun-orduak.

a) Apiril-maiatzetako lehen azterketa (atariko proba) 2007ko apirilaren 21ean eginen da, goizeko 10:00etan. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendetan adieraziko da zein tokitan eginen den.

b) Atariko probaren emaitzen akta 2007ko apirilaren 26an jarriko da jendaurrean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdean: http:/www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega/. Aktarekin batera adieraziko da, halaber, azterketa idatzia zein egunetan eta tokitan eginen den, eta proba idatziko plikak zein egunetan eta tokitan irekiko diren.

c) Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, EGA azterketaren hiru aldietako edozeinetako kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi eguneko epean. Epaimahai ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdean: http://www.pnte.cfnavarra.es/ega

d) Hautagaiek azterketak gainbegiratzea eska dezakete. Hautagaia bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketa gainbegiratuko da hartarako eskabidea egiten denean ematen diren egun-orduetan. EGA azterketaren probak egin ondoren gainbegiratuko dira azterketak.

e) Iraileko deialdiko lehen azterketa (atariko proba) 2007ko irailaren 8an eginen da, goizeko 10:00etan. Non eginen den jakiteko Hezkuntza Departamentuko iragarki oholera jo beharko da (iraileko lehen astean jakinen da).

6. oinarria. Ahozko azterketa grabatzea.

Epaimahaiak ez ditu, oro har, ahozko probak grabatuko. Izangai batek bere azterketa graba diezaioten nahi badu, matrikula orrian horretarako jarri den laukitxoan gurutze bat jarri beharko du.

7. oinarria. Agiria eskuratzeko eskubideak.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko probak gainditu dituzten izangaiek, agiri hori jaso baino lehenago, gordekina aurkeztu beharko dute Euskara Zerbitzuan, agiri hori emateko tarifa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan ordaindu dela egiaztatzen duena, hain zuzen ere.

19,18 euro ordaindu beharko da. 1. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, 9,59 euro; eta bigarren kategoriako familia ugariko kide izanda, deus ere ez. Nolanahi ere, familia ugariko kide dela agiri bidez egiaztatu beharko da. Horretarako, familia ugariko agiriaren edo familia liburuaren fotokopia, argi irakurtzeko modukoa, aurkeztu beharko da.

Agiri berri bat eskatzen bada, dela aurrekoa galdu delako, dela izangaiaren datuak aldatu direlako, 3,50 euro ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: F0619536