150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1171/2006 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2005-2006 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen sari bereziak emateko deialdia egiten duena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak heziketa zikloa 2005-2006 ikasturtean bukatu duten ikasleei Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen sari bereziak ematearen aldeko txostena aurkeztu du, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduaren lehenengo oinarrian adierazitakoari jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2005-2006 ikasturteari dagokion Nafarroako Lanbide Heziketako Sari Berezietarako deialdia egitea. Honako honi erantsi zaio.

2. 14.000 euroko gastua baimentzea, 2007ko gastuen aurrekontuko 410002-41150-4800-323100 "Irakaskuntza ertainetarako eta goi ikasketetarako bekak eta laguntzak" izeneko kontusailaren kargura, edo, bestela, horretarako jartzen den kontusailaren kargura, baldin badago, eta betiere aurrekontuan kreditua baldin badago.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO SARI BEREZIAK EMATEKO DEIALDIA. 2005/2006 IKASTURTEA

Abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2005/2006 ikasturteari dagokion Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Berezietarako deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenbizikoa._Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sari berezi bat eman ahalko da Nafarroan eskaintzen diren lanbide arloetako bakoitzeko.

Erdi mailako heziketa zikloetan 6 sari berezi eman ahalko dira gehienez, 1. eranskinean ageri diren taldeetako lanbide arloetan banatuak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sari berezi bat eman ahalko da.

Bigarrena._Heziketa zikloetako sari bereziak ondoko hauek izanen dira: 400 euroko saria erdi mailarako eta 600 eurokoa goi mailarako, eta Hezkuntza Departamentuaren diploma bat, merezimendu hori aditzera ematen duena.

ECD/1696/2002 Ministerio Aginduan ezarritakoari jarraikiz, sari berezia eskuratzen duten Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako ikasleen espedientean saria irabazi dutela egiaztatzen duen eginbidea sartuko da. Gainera, Lanbide Heziketako sari nazionalak emateko Hezkuntza eta Kultura Ministerioak egiten duen deialdian parte hartu ahalko dute.

Hirugarrena._Eskabideak eta baldintzak.

Sari berezia eskuratu ahalko dute Foru Komunitateko ikastetxe publiko nahiz pribatuetan Lanbide Heziketako ikasketak 2005-2006 ikasturtean bukatu eta erdi mailako heziketa zikloan gutxienez 8 puntuko azken kalifikazioa eta goi mailakoan 8,5 puntukoa lortu duten ikasleek. Saria jaso nahi izanez gero, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) 2. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea, izena emateko orriaz eta ikasketen ziurtagiriaz osatua. Ikastetxeetako Idazkaritzek eskabide ereduan dagozkien atalak beteko dituzte eta bertan azaldutako datuak egiazkoak direla ziurtatuko dute.

b) Curriculum vitaeren eredu europarra, 3. eranskinean ageri dena. Bertan aipatuko dira izandako sariak eta bekak, horrelakorik izanez gero, hala nola, alegatu nahi den beste edozein merezimendu, dagozkion agiriekin batera. Agiriak jatorrizkoak izanen dira, edo, bestela, fotokopia konpultsatuak.

c) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Laugarrena._Eskabideak eta aurreko atalean aipatutako agiriak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio, 2006ko abenduaren 31 arte, hori barne. Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean nahiz urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluari jarraikiz, eskabideak behar diren baldintza guztiak betetzen ez baditu, eskatzaileari errekerimendua luzatuko zaio, hutsegitea zuzendu edo agintzen diren agiriak aurkeztu ditzan hamar eguneko epean, eta adieraziko da hala egiten ez bada bere eskaera ezetsi eta artxibatuko dela. Horretarako ebazpen bat eman beharko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako aipatu Legeko 42.1 artikuluan aurreikusi bezala.

Bosgarrena._Hautapena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak Hautapen Batzorde bat eratuko du eskabideak aztertu eta baloratzeko. Batzordeak ondoko kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Kideak: Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko bi batzordekide, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaile bat, eta ikastetxe bateko zuzendaria.

Idazkaria: Lanbide Irakaskuntzak Berriztatu eta Garatzeko Ataleko burua.

Seigarrena._Sariak lehia irekian emanen zaizkie ondoko atal hauen balorazioan puntuaziorik altuena lortzen duten tituludunei:

_Heziketa zikloko azken kalifikazioa. Kalifikazio hori, hamartar batekin adierazita, hamarrez biderkatuko da puntuazio osoari begira.

_Hizkuntza ikasketak. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako hizkuntza titulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

_Atzerriko prestakuntza-egonaldiak. Atzerriko prestakuntza-egonaldian emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatua: 0,1 puntu.

_Lan esperientzia, bere tituluari lotutako lanpostu batean: 0,05 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.

_Titulazioari lotutako prestakuntza berariazkoa: 0,05 puntu administrazio publiko batek ziurtatutako ikastaroetan emandako 10 orduko.

Berdinketa gertatuz gero, Batzordeak ebatziko du, eta horretarako kontuan hartuko du enpresak lantokian prestatzeko moduluan emandako txostena, hala nola curriculumean aurkeztutako bestelako kontuak, adibidez, sariak, bekak...

Gutxieneko puntuazioari buruz hirugarren arauan aipatutako baldintza betetzen duen ikaslerik ez badago, Batzordeak eman gabe utzi ahalko du sariren bat.

Zazpigarrena._Bosgarren atalean aipatutako Batzordearen proposamenari jarraikiz, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak deialdiari buruzko ebazpena emanen du 2007ko martxoaren 1a baino lehen. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Zortzigarrena._Eskabidea aurkezteak berarekin dakar deialdiaren arauak onartzea.

Bederatzigarrena._Eskatzaileek aurkeztutako agiriak berreskuratu ahalko dituzte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean sarien adjudikazioa argitaratu eta biharamunetik hiru hilabeteko epean. Horretarako, Lanbide Heziketaren Zerbitzura joanen dira (Santo Domingo, 8, 31001 Iruña). Epe hori bukatuta, hartu ez diren agiriak suntsitu eginen dira.

Hamargarrena._Deialdi honen eta bere arau eta aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

1. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetako sari berezien banaketa, lanbide arloka

_Lanbide arloak: Nekazaritza jarduerak. Elikagaien industriak. Gorputz eta kirol jarduerak. Ostalaritza eta turismoa. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Administrazioa. Merkataritza eta marketina. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Eraikuntza eta obra zibila. Elektrizitatea-elektronika. Zurgintza eta altzariak. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Fabrikazio mekanikoa. Arte grafikoak. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea. Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak. Kimika. Sariak: 1.

_Lanbide arloak: Irudi pertsonala. Osasuna. Arte plastikoak eta diseinua. Sariak: 1.

2. ERANSKINA

2005-2006 ikasturtean lanbide heziketa egin duten ikasleendako sari berezietarako deialdian parte hartzeko inskripzio orria

Deiturak ...................................... Izena

N.A.N. ......................... Jaioteguna

Helbidea ........................................ Telefonoa

Herria ............................................. P.K.

_Ikasketak zein ikastetxetan egin zituen:

Herria ............................................. P.K.

Lanbide arloa:

Egindako heziketa zikloa:

Eskatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako sari bereziak eskuratzeko 2005-2006 ikasturteko deialdian parte hartzea.

..........(e)n, 2006ko ..............aren ........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

LANBIDE HEZIKETAREN ZERBITZUKO ZUZENDARI JN.

Ikasketen ziurtagiria, ikastetxeak bete beharrekoa

Izena

Ikastetxeko idazkaria

Helbidea

Herria

Ziurtatzen du: ................................. ikaslearen datu akademikoak egiazkoak direla. Haren espediente akademikoa ikastetxe honetan dago. Ikasle horrek 2005/2006 ikasturtean bukatu ditu Lanbide Heziketako ikasketak, ......... puntuko azken kalifikazioarekin, eta, hortaz, sari berezien deialdian parte hartzeko baldintza akademikoak betetzen ditu.

Heziketa zikloa

.............(e)n, 2006ko ............aren ..........(e)an.

(Sinadura eta zigilua)

3. ERANSKINA

CURRICULUM VITAEREN

EREDU

EUROPARRA

Informazio pertsonala

Izena (Deiturak, Izena)

Helbidea (Zenbakia, kalea, posta kodea, herria, herrialdea).

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Nazionalitatea

Jaioteguna (Eguna, hilabetea, urtea)

Lan esperientzia

- Datak (noiztik noiz arte) (Azkena aipatuz hasi eta informazio bera jaso izandako lanpostu bakoitzean)

- Enplegu emailearen izena

eta helbidea

- Enpresa mota edo sektorea

- Izandako postua edo kargua

- Jarduera eta erantzukizun nagusiak

Hezkuntza eta prestakuntza

Datak (noiztik noiz arte) (Azkena aipatuz hasi eta informazio bera jaso egindako kurtso bakoitzean)

- Hezkuntza edo prestakuntza eman duen erakundearen izena eta mota

- Landutako gai edo lan trebetasun nagusiak

- Eskuratutako kualifikazioaren titulua

- (Bidezkoa bada) Sailkapen nazionalean lortutako maila

Gaitasun eta trebetasun pertsonalak

Bizitzan eta hezkuntzaren eta lanaren bitartez eskuratu dituenak, ziurtagiri eta diploma ofizialen bidez egiaztatuak edo egiaztatu gabeak.

Ama-hizkuntza (Ama-hizkuntza aipatu)

Beste hizkuntza batzuk (Hizkuntza aipatu).

- Irakurmena (Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa).

- Idazmena (Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa).

- Mintzamena (Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa).

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

sozialak

Bestelako pertsonekin, kultur aniztasuneko giroetan, komunikazioa elementu garrantzitsutzat duten lanpostuetan eta taldean lan egitea funtsezkoa duten egoeretan (adibidez, kultur eta kirol jardueretan) eta abarretan bizi eta lan egitea.

Antolaketarako gaitasun eta (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

trebetasunak

Adibidez, pertsonak, proiektuak eta aurrekontuak koordinatu eta administratzea lantokian, boluntario zereginetan (adibidez kultura eta kirola), etxean, etab.

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

teknikoak

Ordenagailuekin, ekipo mota bereziekin, makinekin etab.

Gaitasun eta trebetasun (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

artistikoak Musika, idazlanak, diseinua, etab.

Beste gaitasun eta (Azaldu eta non eskuratu diren adierazi)

trebetasun batzuk

Aurretik aipatu ez direnak.

Gidabaimena(k)

Gainerako informazioa(Garrantzitsutzat hartutako edozein informazio idatzi, adibidez, harremanetarako pertsonak, erreferentziak etab.).

Eranskinak(Erantsitako agiriak banan-banan aipatu).

Iragarkiaren kodea: F0618449