150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2831/2006 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, 2006ko abenduaren 1ean, Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa aurkeztu du, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean eta zenbait planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean xedaturikoarekin bat tramitatzeko.

4/2005 Foru Legeko 32. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, Nekazaritza Garatzeko Programaren sustatzailea den aldetik, ingurumenaren gaineko eragainaren azterlana (ingurumenaren iraunkortasunaren txostena) prestatu du, programako agiriekin batera tramitatzeko aurkeztu duena. Programa eta eraginaren gaineko azterlana prestatzeko prozesuan, pertsona, erakunde eta administrazio batzuei aholkuak eskatu zaizkie.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenaren arabera ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana (ingurumenaren iraunkortasunaren txostena) aski eta egokia da.

Programa onetsi baino lehen jendaurrean egoteko izapiderik aurreikusirik ez dagoenez, 4/2005 Foru Legeko 33. artikuluko 2. idatz-zatian eta 9/2006 Legeko 10. artikuluan xedaturikoarekin bat, berrogeita bost egunez jendaurrean egon behar du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 35. artikuluko 3. idatz-zatiak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana (ingurumenaren iraunkortasunaren txostena) berrogeita bost egunez jendaurrean paratzea, 4/2005 Foru Legeko 33. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 7an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0619535