150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

383/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako administrazio publikoei eta sektore publikoari buruzko azterlan eta ikerlanetarako 2006ko "Martin Azpilkueta" III. saria ebazten duena.

Urtarrilaren 18ko 7/2006 Foru Aginduaren bidez, 2006ko "Martin Azpilkueta" III. sarirako deialdia egin zen, Nafarroako administrazio publikoen eta sektore publikoaren alderdi orokorrei buruzko azterlan eta ikerlanak egin eta ezagutarazteko.

Sarira lan bakarra aurkeztu da, "Evaluación de Sistemas de Gestión de Excelencia en centros educativos públicos de Navarra" izenekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 23an emandako 114/2006 Ebazpenaren bidez ez da onartu "Martin Azpilkueta" III. sarira aurkezturiko lana, urtarrilaren 18ko 7/2006 Foru Aginduko hirugarren araua betetzen ez delako.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak egindako proposamena eta egindako gainerako administrazio jarduerak, Nafarroako Gobernuak eta lehendakariak abenduaren 3an emandako 14/2004 Foru Legeko 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, eta urtarrilaren 18ko 7/2006 Foru Aginduko arauetan ezarritakoarekin bat.

AGINDU DUT:

1. Nafarroako administrazio publikoei eta sektore publikoari buruzko azterlan eta ikerlanetarako "Martin Azpilkueta" III. Saria eman gabe uztea.

2. Indarrik gabe uztea 2006rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Azterketa eta ikerlanetarako laguntza eta sariak" izeneko 040001- 03200-4809-921300 kontusailetik 18.000 euro gastatzeko baimena, eta "Azterketa eta lan teknikoak" izeneko 040001-03200-2276-921300 kontusailetik 6.610,44 euro gastatzeko baimena.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Kudeaketa Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Administrazioaren Institutuan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Adieraztea foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 10ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0618173