150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

874/2006 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Nafarroako Antzerki Eskola" enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 86/2006).

Ikusirik Iruñeko "Nafarroako Antzerki Eskola" enpresaren lan hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua, negoziazio batzordeak sinatua (espediente zenbakia: 86/2006).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2006ko abuztuaren 30ean sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua, 6 artikuluz eta eranskin batez osatua (2006rako lansarien taula barne), enpresaren ordezkaritzak eta langileen delegatuak (CC OO) osatutako negoziazio batzordeak 2006ko ekainaren 20an izenpetu eta onetsia.

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Nafarroako Antzerki Eskola" enpresaren hitzarmen kolektiboa (kodea: 3103322) luzatzeko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 6an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"EL COLECTIVO" NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLAKO PLANTILLAKOEN LAN BALDINTZEI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2006ko ekainaren 20an bildu dira:

_Zentroko zuzendaritzaren aldetik:

Asumpta Bragulat Rabassa andrea, NAN zenbakia: 40.281.186.

_Langileen aldetik:

Aurora Moneo Martínez (CCOO), NAN zenbakia: 16.002.418.

Adierazi dute:

Lehenengoa._Legezko ahalmena eta legitimazioa onartzea elkarri hitzarmen kolektiboa negoziatzeko.

Bigarrena._Bi alderdien artean 2002-2005 urteetarako sinatutako hitzarmen kolektiboa 2006., 2007. eta 2008. urteetarako luzatuko dela deklaratzea, hitzarmenaren I. tituluko 3. eta 4. artikuluak eta IV. tituluko 25. artikulua eta soldata taulak biltzen dituen II. eranskina izan ezik.

Hirugarrena._3. 4. eta 25. artikuluetako aldaketak onestea 2006., 2007. eta 2008. urteetarako, eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin aplikatzea.

Laugarrena._Hitzarmenaren I. tituluan aldaketa hauek egitea erabaki da:

3. artikulua. Iraunaldia.

Hitzarmen honen iraunaldia 2008ko abenduaren 31 artekoa izanen da. Hitzarmenaren ondorio ekonomikoak 2006ko urtarrilaren 1etik aplikatuko dira.

4. artikulua. Hitzarmenaren luzapena eta amaiera iragartzea.

Hitzarmen hau urtetik urtera luzatuko da, isilbidez, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, non ez duen alderdi sinatzaileetako batek indarraldia edo edozein luzapen bukatu baino bi hilabete lehenagotik bederen hitzarmenaren amaiera iragartzen.

Behin hitzarmenaren amaiera iragarririk, alderdi sinatzaileek konpromisoa hartzen dute elkarrizketari ekiteko, gehienez ere, hitzarmen edo luzapenaren mugaeguna baino hilabete bat lehenagotik.

Aurrekoa ukatu gabe, baldintza ekonomikoak urtetik urtera negoziatuko dira eta eragina izanen dute luzapen urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik hasita.

Bosgarrena._Hitzarmenaren IV. tituluan aldaketa hauek egitea erabaki da:

25. artikulua. Soldaten berrikuspena.

2006. urterako ordainsarietan, II. eranskinean biltzen baitira, soldata igoera sartzen da, 2006. urterako aurreikusitako KPIa gehi 0,5 puntukoa. 2006. urteko Nafarroako KPI erreala igoera hori baino handiagoa baldin bada, soldatak diferentzia horren heinean berrikusiko dira, eta gehikuntza hori ordainsarietan finkatuko da. Gerta daitezkeen atzerapenak 2007ko urtarrileko nominan likidatuko dira.

Berrikuspen horrez gainera, 2007rako ordainsariei 2007rako aurreikusitako KPIa gehi 0,5 puntu gehituko zaizkie. 2007. urteko Nafarroako KPI erreala igoera hori baino handiagoa baldin bada, soldatak diferentzia horren heinean berrikusiko dira, eta gehikuntza hori ordainsarietan finkatuko da. Gerta daitezkeen atzerapenak 2008ko urtarrileko nominan likidatuko dira.

2008. urterako soldata berrikuspenaren sistema bera aplikatuko da: ordainsariak 2008ko urtarrilean igotzea, KPIak igotzen duena gehi 0,5 puntu eta soldaten berrikuspena urte bukaeran 2008ko Nafarroako KPI erreala handiagoa baldin bada. Gerta daitezkeen atzerapenak likidatuko dira eta diferentzia ordainsarietan finkatuko da.

Seigarrena._II. eranskina aldatzea erabaki da 2006rako itundutako ordainsariekin.

II. ERANSKINA

2006ko soldatak

OINARRIZKO SOLDATA ANTZINATASUNA

URTEAN URTEAN

_IRAKASKUNTZAKO LANGILEAK:

Irakaslea (dedikazio osoa) 20.246,52 404,93

Irakaslea (dedikazio erdia) 11.240,69 224,81

_ADMINISTRARIAK:

1. mailako ofiziala 14.271,74 285,43

2. mailako ofiziala 13.495,69 269,91

Laguntzailea 13.127,64 262,55

_LAGUNTZAILEAK:

Garbitzailea 12.184,06 243,68

Mantentze-lanetako ofiziala 13.811,28 276,23

Mantentze-lanetako lag. eta eskol. 13.044,22 260,88

Eta adostasunaren adierazgarri, bertaratuek hori guztia sinatu dute aipatu egunean eta lekuan, hitzarmeneko aldaketak eta luzapena Nafarroako Gobernuko Lan eta Enplegu Zuzendaritza Nagusira igor daitezen.

Iruñean, 2006ko ekainaren 20an._Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendaritzaren aldetik, Asumpta Bragulat Rabassa._Langileen aldetik, Aurora Moneo Martínez (CC.OO.).

Iragarkiaren kodea: F0617850