150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

3614/2006 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko hiri garraioaren tarifak 2007rako onesten dituena.

Iruñerriko Mankomunitateak Iruñerriko hiri garraioaren 2007ko tarifak onesteko eskaera aurkeztu du. Zerbitzu hori presako neurri fiskalei eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzekoei buruzko 7/96 Errege Lege-Dekretuan sailkaturik dago: 2. eranskinean (eremu autonomikoko prezio baimenduak), 2. tokian. 139. "EAOn" argitaratu zen.

Azaroaren 27an egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 22,2.d) idatz-zatian xedaturikoari jarraikiz.

Merkataritza Zerbitzuak eginiko txostena ikusirik.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1._Iruñerriko hiri garraiorako ondoko tarifak onestea 2006. urterako, 8/2007 Foru Legeko 3. artikuluan zehazturiko esparruan:

Txartel arrunta 1,00

San Ferminetarako txarten arrunt berezia (uztailaren 6ko

6:00etatik uztailaren 15eko 6:00ak bitarte) 1,00

Bono-buseko tarifa (10 bidaia gutxienez) 0,47

Autobus aldaketaren tarifa berezia 0,00

_Tarifa bereziak (10 bidaia gutxienez):

A tarifa soziala 0,11

B tarifa soziala 0,25

C tarifa soziala 0,38

Tarifa sozialak arautuko dira Iruñerriko Hiri Garraio Publikoko tarifa sozialak arautzen dituen Ordenantzan xedaturikoaren arabera.

Bono-buseko tarifaren, autobus-aldaketaren tarifa bereziaren eta tarifa sozial berezien onuradun izateko "Garraiorako txanpon-txartel bereziaren" bidez ordaindu beharko da.

Autobus-aldaketaren tarifa bereziaren onuradun izateko, bi aldiz erabili beharko da autobusa, garraio linea ezberdinetan, bi ordainketen artean berrogeita bost minutuko tartea dela gehienez.

2._Tarifa hauek begibistan egon beharko dute ibilgailuetan eta pareta estalietan, irailaren 15eko 2807/1972 Errege Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoaren arabera. Gainera, adierazi beharko da non eskura daitezkeen bono-bus txartela eta txartel sozialak.

Tarifa horiek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4._Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Ebazpen hau Nafarroan dauden Kontsumitzaileen elkarteei eta Montañesa, S.L.U.ri jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6._Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 28an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0619354