150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1166/2006 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2006-2007 ikasturtean laguntzeko baliabide materialen eta giza baliabideen esleipen eta kontzesioa behin betikoz ebazten duena, apirilaren 11ko 365/2006 Ebazpenaren bidez onetsitakoaren arabera, eta ebazpen horretako 5.4 atalean erreserban utzitako giza baliabideak ematen dituena. Ebazpen horren bidez 2006-2007 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak emateko deialdi publikoaren oinarriak onetsi ziren. Hori aldatu egin zuen ekainaren 28ko 680/2006 Ebazpenak, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan 2006-2007 ikasturtean halako ikasleei laguntzeko baliabideen esleipen eta kontzesioa behin-behinekoz ebatzi baitzen.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta giza baliabideen eta baliabide materialen behin betiko kontzesioa proposatu, 365/2006 Ebazpenaren arabera erreserban daudenak barne. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2006-2007 ikasturtean laguntzeko baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren arauak onetsi ziren.

Erreserban dauden baliabideen kontzesio honek aldatu egiten du, era berean, ekainaren 28ko 680/2006 Ebazpena, baliabide horiek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan 2006-2007 ikasturterako behin-behinekoz esleitzeko ebazpena eman zuena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Apirilaren 11ko 365/2006 Ebazpeneko 5.4 atalaren arabera erreserban dauden giza baliabideak eta baliabide materialak ematea, ebazpen honen I. eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei.

2. 680/2006 Ebazpenaren 1. puntua aldatzea aurreko puntuaren ondorioz, eta ebazpen honen II. eranskinean ageri diren giza baliabideak ematea, 2006-2007 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduei.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasuna eta Immigrazio Zerbitzuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kultura-aniztasuna eta Immigraziorako Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientazioaren Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko azaroaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Apirilaren 11ko 365/2006 Ebazpenean erreserban utzitako baliabideen eta baliabide soberakinen esleipena

HERRIA IKASTETXEA P.T. LOG. BEGIR.

BERA SAGRADO CORAZON 1 2

BURLATA IRABIA 2

BURLATA NOTRE DAME 1

ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES 2

ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN 2

LIZARRA SANTA ANA 1

MUTILOABEITI LUIS AMIGO 3 1 3

IRUÑA HIJAS DE JESUS 2 1

IRUÑA NTRA. SRA. DEL HUERTO 3 3

IRUÑA SAN CERNIN 1 3 20

IRUÑA SAN IGNACIO 1 2

IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 3

IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 1

IRUÑA STMO. SACRAMENTO 1 3

IRUÑA SANTO TOMAS 5

TAFALLA ESCUELAS PIAS 2 5

TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS 2

TUTERA COMPAÑIA DE MARIA 10

ATARRABIA LA PRESENTACION 1 2

GUZTIRA 19 30 40

Oharra: Zeinuen hizkuntzaren interpretazioko asteko 15 orduak azkenean ez dira erabili, eta Entzumen eta Hizkuntzako irakasleen orduak gehitzeko aplikatu dira.

Oharra: San Fermin ikastolari begiralearendako eman zaizkion 20 orduak erreserba orduetara itzuli dira.

Azkenean, Pedagogia Terapeutikoko irakaslearen 19 ordu, Entzumen eta Hizkuntzako irakaslearen 30 ordu eta begiralearen 40 ordu banatu dira.

II. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2006-2007 ikasturtean laguntzeko baliabide materialen eta giza baliabideen behin betiko esleipena

H E R R I A I K A S T E T X E A Z.H.I. P.T. LOG. BEGIR. EUROAK

ALTSASU SAGRADO CORAZON 10 0 0

ALTSASU IÑIGO ARITZA 21 3 30

ALTSASU SAKANA IKASTOLA 36 0 0 1.000

ANDERATZ NTRA. SRA. ESCUELAS PIAS 11 0 0

AIEGI MATER DEI 15 6 0

BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 41 13 30 1.000

BERA LABIAGA 8 1 0

BERA SAGRADO CORAZON 7 5 0

BURLATA AMOR DE DIOS 22 8 15

BURLATA AMOR DE DIOS-REGINA PACIS 20 0 32

BURLATA IRABIA 33 2 22 1.000

BURLATA NOTRE DAME 20 6 0

BURLATA REGINA PACIS 21 6 0

BURLATA MIRAVALLES-REDIN 24 0 5 1.000

ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES 30 13 40 1.000

ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN 22 5 0

ELIZONDO BAZTAN 0 2 0

LIZARRA LIZARRA 39 2 0 1.000

LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERAZ 25 0 10 1.000

LIZARRA SANTA ANA 23 5 0

ETXARRI ARANATZ ANDRA MARI 16 4 0

LESAKA TANTIRUMAIRU 5 4 0

LODOSA LA MILAGROSA 8 7 0

MENDABIA NTRA. SRA. DE LOS DOLORES 0 0 0

MUTILOABEITI LUIS AMIGO 33 7 23 1.000

IRUÑA CALASANZ 62 14 30 2.000

IRUÑA CARDENAL LARRAONA 26 11 0 1.000

IRUÑA EL REDIN 22 5 0

IRUÑA ESCLAVAS SAGRADO CORAZON 16 2 0

IRUÑA FRANCISCO DE JASO 23 5 30

IRUÑA HIJAS DE JESUS 66 13 30 2.000

IRUÑA NTRA. SEÑORA DE LA COMPASION 60 11 10 2.000

IRUÑA NTRA. SEÑORA DEL HUERTO 12 5 0

IRUÑA SAGRADO CORAZON 58 10 40 2.000

IRUÑA SALESIANOS 36 0 0 1.000

IRUÑA SAN CERNIN 25 11 30 1.000

IRUÑA SAN IGNACIO 58 20 50 2.000

IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 23 6 0

IRUÑA STA. CATALINA-STMO. SACRAMENTO 46 0 0 1.000

IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 64 7 0 2.000

IRUÑA STMO. SACRAMENTO 23 9 0

IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 48 13 0 1.000

IRUÑA SANTO TOMAS 66 13 35 2.000

IRUÑA URSULINAS 22 7 0

IRUÑA VEDRUNA 15 4 0

ZANGOZA ZANGOTZAKO 7 0 0

TAFALLA ESCUELAS PIAS 28 7 0 1.000

TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS 12 2 0

TAFALLA SAN JOSE-HIJAS DE JESUS 0 0 0

TUTERA ANUNCIATA 22 2 0

TUTERA COMPAÑIA DE MARIA 22 9 30

TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER 26 0 15 1.000

ATARRABIA ANGEL DE ARALAR 2 1 0

ATARRABIA LA PRESENTACION 20 11 0

ATARRABIA-BURLATA LA PRESENTACION-NOTRE DAME 36 0 0 1.000

ATARRABIA PAZ DE ZIGANDA 11 3 0

GUZTIRA 0 1447 300 507 30.000

Iragarkiaren kodea: F0618434