150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1142/2006 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Curriculum Egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena. Dirulaguntza horiek 2006rako finkaturiko modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleendako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.

2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legeak badu horretarako kontusail bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoizko lantegi-eskola eta beste".

Martxoaren 7ko 237/2006 Ebazpenaren bidez 2006. urterako curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei ordaindu beharreko dirulaguntzaren modulu ekonomikoa ezarri zen.

Martxoaren 7ko 237/2006 Ebazpeneko 5. puntuan zehazten da dirulaguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari 9. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dizkiola, 2006ko irailaren 30a baino lehen, moduluaren %15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 egiten duen dirulaguntza ordain dadila.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 125.228,62 euroko gastua onartzea eta 125.228,62 euro horiek ondoren aipatzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeei ordain dakizkiela agintzea:

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolari (IFZ G31279961), curriculum egokituko unitate batengatik, 11.384,42 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari (IFZ G31729114) curriculum egokituko bi unitaterengatik, 22.768,84 euro.

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolari (IFZ G31725484), curriculum egokituko hiru unitaterengatik, 34.153,26 euro.

Iruñeko "Etxabakoiz" lantegi-eskola Fundazioari (IFZ G31780562), curriculum egokituko bi unitaterengatik, 22.768,84 euro.

Garesko "Puente" ikastetxeari (IFZ Q3100108D), curriculum egokituko bi unitaterengatik, 22.768,84 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolari (IFZ G31031644), curriculum egokituko unitate batengatik, 11.384,42 euro.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 125.228,62 euro, indarra duen 2006ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko 410003-41140-4811-322D02 kontusailaren kargura, "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: "Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoiz lantegi-eskola eta beste".

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 9an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0618158