150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1141/2006 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2005/2006 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak garatu dituzten ikastetxe eta entitate pribatuentzako dirulaguntzak osatzeko kopuruak ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (2005/2006 ikasturtean oraindik indarra duenaren) 23.2 artikuluak ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak, bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean, hezkuntza administrazioei baimena ematen die Lanbide Hastapeneko Programak ematen dituzten ikastetxeekin hitzarmenak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urriaren 27ko 1009/2005 Ebazpenak baimena ematen du 2005/2006 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 12an emandako 437/2005 Ebazpenaren bidez, 2005/2006 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezarri zuen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 747/2005 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko Programak Nafarroan 2005/2006 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2006rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legearen 37.2 artikuluak ezartzen du, egun Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne, Iruñeko "Salesianos" ikastetxeak izan ezik, zeinek osatu egin beharko baitu aurkeztu duen dokumentazioa.

Horrenbestez, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du; txostenean proposatu du Lanbide Hastapeneko Programa bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen %15 ordain dadila, programen ezaugarriak kontuan hartuta. Iruñeko "Salesianos" ikastetxea horretatik kanpo dago, dokumentazio osoa aurkeztu eta gero Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena egiten duenean ordainduko baitzaio dagokiona.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe eta entitate pribatuei 128.712,40 euro, martxoaren 9ko 250/2006 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagozkienak, ordaintzeko agindua ematea (kontabilitateko 40001044 espedientea). Diru kopuru hori 2005/2006 ikasturteko dirulaguntzak osatzeko izanen da (dirulaguntzen %15). 20.057,27 euro, Iruñeko "Salesianos" ikastetxeari dagozkionak, eman gabe utziko dira, harik eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena egin arte.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2006ko aurrekontuko "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak, erdi mailako heziketa zikloetarako eta Lanbide Hastapeneko Programetarako" izeneko 410003 41140-4811-322E00 kontusailaren kargura. 20.057,27 euro, Iruñeko "Salesianos" ikastetxeari dagozkionak, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena egin eta gero ordainduko dira.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko azaroaren 9an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak, 2005/2006 ikasturtea

IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

IFZ IKASTETXEA PROGRAMA TALDEAKMODULU DIRULAG. % IKAST. DIRULAG. HIRUG. ORD.

EKONOMIKOA HEZK. DEP. 2006. URTEA %15

B31220064 "C.T. CARLOS III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 63.401,31 100 63.401,31 9.510,20

A31083595 "I.T.C. CUATROVIENTOS" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 63.401,31 100 63.401,31 9.510,20

Q3100063 A "MARIA INMACULADA" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 63.235,74 100 63.235,74 9.485,36

Q3100240 E "SALESIANOS" (Iruña) Etxebizitzen instal. elektrik. lang. 1 65.719,02 100 65.719,02 9.857,85

Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 67.996,17 100 67.996,17 10.199,42

Q3100011 J "SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 63.401,31 100 63.401,31 9.510,20

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 63.235,74 100 63.235,74 9.485,36

GUZTIRA 7 450.390,60 - 450.390,60 67.558,59

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

IFZ IKASTETXEA PROGRAMA TALDEAKMODULU DIRULAG. % IKAST. DIRULAG. HIRUG. ORD.

EKONOMIKOA HEZK. DEP. 2006. URTEA %15

G31279961 "LANTXOTEGI" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mant. lanet. lang. 1 63.875,28 50 31.937,64 4.790,64

G31725484 "HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 60.126,15 50 30.063,08 4.509,46

"HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 70.064,65 50 35.032,33 5.254,85

"HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea 1 91.444,39 50 45.722,20 6.858,33

G31780562 "ETXABAKOIZ" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Etxebizitzen instal. elektrikoetako langilea 1 63.801,35 50 31.900,68 4.785,10

"ETXABAKOIZ" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 70.064,65 50 35.032,33 5.254,85

"ETXABAKOIZ" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea 1 59.423,16 50 29.711,58 4.456,74

Q3100108D "PUENTE" ikastetxea (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 69.325,20 100 69.325,20 10.398,78

G31031644 "EL CASTILLO" lantegi-eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 69.325,20 80 55.460,16 8.319,03

"EL CASTILLO" lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 63.431,64 80 50.745,31 7.611,80

"EL CASTILLO" lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 70.064,65 50 35.032,33 5.254,85

GUZTIRA 11 750.946,32 - 449.962,84 67.494,43

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

IFZ IKASTETXEA PROGRAMA TALDEAKMODULU DIRULAG. % IKAST. DIRULAG. HIRUG. ORD.

EKONOMIKOA HEZK. DEP. 2006. URTEA %15

G80468416 "Fund. LAB. CONSTRUCCION" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 91.444,39 100 91.444,39 13.716,65

GUZTIRA 1 91.444,39 - 91.444,39 13.716,65

ORDAINDU BEHARREKOA - - - 991.797,83 148.769,67

Iragarkiaren kodea: F0618219