150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1140/2006 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen zuzendari nagusiak emana, DBHko ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoen titularrak diren Nafarroako toki entitateei 2006ko iraila-abendua aldiko gastuak konpentsatzen dituena, ikastetxe horien kontserbazio eta mantentze lanen gastuak finantzatzeko.

Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 13ko 150/1996 Dekretuak egindako aldaketaren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz ematea erabaki zen eta, horrez gainera, udal jabetzako eskola eraikin batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak (DBHI) sortu ziren.

Lehenbiziko kasuan, DBHko lehen zikloko eskolatzeak sortutako gastuak udalek hartu behar dituzte euren gain, hala ezartzen baitu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriaren hirugarren atalak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuei dagokienez, Hezkuntza Administrazioak ordaindu beharko dizkie eraikinen titularrak diren udalei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeagatik haietan sortzen diren kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak.

Aipatu gastuak ordaintzeko, Hezkuntza Administrazioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emateko gaur egun dituen ikastetxeetan erabiltzen dituen irizpide berberak erabiliko ditu, dela ikasleko, dela unitateko. Gastu horiek ikastetxeen kontserbazio, mantentze, funtzionamendu eta zainketa kontzeptuei lotuko zaizkie, alde batera utzita garbiketa, atezaintza, administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuak, baita irakasleenak ere.

Era berean, aipatu gastu horretatik aparte gelditzen da bulegoetako eta irakaskuntza jardueretako materialaren finantzaketa, hori ikastetxeetako zuzendaritza taldeek kudeatzen baitute.

Zainketa edo segurtasun gastuei, atezaintzakoei, baldin badaude, eta garbiketakoei dagokienez, udalerrietan eta beren ikastetxeetan egoera ezberdinak izaten direnez, beharrezkoa da tokiko korporazio bakoitzak Hezkuntza Administrazioan aurkeztea 2005/2006 ikasturtean izan diren gastuak, dagokien konpentsazioa kalkulatu ahal izateko proportzionaltasun irizpideen arabera, hau da, kontuan hartuz eskolatuak eta Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen kopuru osoaren kostua zein den guztira.

Hortaz, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako txosten baten bidez proposatu da 2006ko iraila-abendua aldiari dagozkion konpentsazioak egitea, 2006ko dirulaguntza guztiaren %40 hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloak ematen dituzten ikastetxeen titularrak diren Nafarroako toki entitateei, eraikin horietan aipatu irakaskuntza lana egiteagatik sortzen diren kontserbazio, mantentze eta funtzionamendu gastuak ordaindu ahal izateko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1. 75.171,42 euroko gastua baimentzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloetako ikasleak eskolatzeko eraikinen titularrak diren Nafarroako toki entitateei 2006ko iraila-abendua aldiko gastuen konpentsazioak egiteko, zeregin horregatik ikastetxe horien kontserbazio, mantentze eta funtzionamendurako sortzen diren gastuak finantzatzeko, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2006ko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako dirulaguntzak" izeneko 410002-41140-4609-322D00 kontusailaren kargura.

3. Onetsi diren konpentsazioen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleak eskolatzen diren ikastetxeen funtzionamenduaren, kontserbazioaren eta mantentzearen gastua ordaintzea. Aipatu eraikinen titularra den toki entitateak ezin izanen die dirurik kobratu, dirulaguntzaren xedeko irakaskuntza arautuak eragindako gastuengatik, ez ikasleei eta familiei, ezta ikaslea bizi deneko Nafarroako toki entitateari ere.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeko erabiltzen diren eraikinen garbiketa, zainketa edo segurtasunak eta, halakorik bada, atezaintzak sortutako gastuari dagokion konpentsazioa egin ahal izateko, toki entitateek 2007ko irailaren 30a baino lehen toki entitateko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzendurik. Ziurtagiri horretan 2006ko iraila-abendua eta 2007ko urtarrila-abuztua aldietan izandako gastuak azalduko dira.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Nafarroako toki entitate interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2006ko azaroaren 9an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Nafarroako toki entitateentzako laguntza, DBHko ikasleen eskolatze gastuetarako. 2006ko iraila-abendua aldia

IFZ TOKI ENTITATEA IKASTETXEA TALDEAK EUROAK

P3104200E AZAGRA DBHI 10 9.145,40

P3190300H BERRIOZAR DBHI 12 10.974,48

P3106600D ZARRAKAZTELU DBHI 11 1.264,80

P3107700A CORTES DBHI 7 6.401,78

P3122100E DONEZTEBE "MENDAUR" DBHI 8 7.316,32

P3114800J LEITZA "AMAZABAL" BHI 4 3.601,08

P3116500D MENDABIA "JOAQUIN ROMERA" DBHI 6 5.487,24

P3108700J NOAIN "ELORTZIBAR" DBHI 11 10.059,94

P3123600C ULTZAMA DBHI 4 3.658,16

P3125100B VIANA "DEL CAMINO" DBHI 5 4.572,70

IFZ TOKI ENTITATEA IKASTETXEA IKASLEAK EUROAK

P3101900C AGOITZ DBHI 98 5.601,68

P3111400B GARRALDA DBHI 57 3.258,12

P3118500B OTSAGABIA DBHI 22 1.257,52

P3121000H ERRONKARI "RONCAL" DBHI 45 2.572,20

EUROAK, DENETARA 75.171,42

Iragarkiaren kodea: F0618218