150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2006ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Azozko 10. poligonoko 16. lurzatiko aldaketa xehekatua, Boadilla Trade, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluaren gainean 79.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuek udal bulegoetan eskuratzen ahal dute, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ezkabarten, 2006ko urriaren 31n._Alkatea, Felix Idoate Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L0618535