150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE ARAKIL

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2006ko urriaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Uharte Arakilgo arau subsidiarioetako determinazio xehekatuetako aldaketa puntuala, 823. lurzatiari dagokiona, Jesús María Fernandino Babace jaunak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharte Arakilen, 2006ko urriaren 20an._Alkatea, Jesús María Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0618521