150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzak ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2006ko irailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 06-IRA-12 (24/PA).

"Ikusirik larrialdietako jarduketa humanitarioak burutzeko dirulaguntzetarako deialdi publikoko oinarriak, 2006. urterako, eta ikusirik garapenerako laguntzako zerbitzuak proposatutako txosten teknikoa, ebatzi dut:

1._10.970,00 euroko dirulaguntza ematea Asamblea de cooperación por la paz GKEari, larrialdietako proiektu batendako, okupatutako palestinar lurraldeetako 2.240 jendek edateko ura izan dezaten.

2._Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 10.970,00 eurokoa, 70/46200/482090 kontusailaren kontura, Asamblea de cooperación por la paz GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak burutzeko."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko azaroaren 16an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0618505