150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzak ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2006ko ekainaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 06-EKA-26 (14/PA).

"Ikusirik larrialdietako jarduketa humanitarioak burutzeko dirulaguntzetarako deialdi publikoko oinarriak, 2006. urterako eta ikusirik garapenerako laguntzako zerbitzuak proposatutako txosten teknikoa, ebatzi dut:

1._11.000,00 euroko dirulaguntza ematea Anas GKEari, larrialdietako jarduketa humanitarioak burutzeko, saharar umeak hartzeko.

2._Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 11.000,00 eurokoa, 70/46200/482090 kontusailaren kontura, Anas GKEaren alde, lehenbiziko puntuan azaldutako jarduketak burutzeko."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko ekainaren 16an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0618503