150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROTZ

Errozko Kontzejuak, 2006ko urriaren 24an egin batzarrean, erabaki zuen hasiera batean onestea Errozko 6. poligonoko 309. lurzatia mugatzeko espedientea

Egin beharrekoak egiteko eguna finkatu da, izan ere jendaurrean egoteko 40 eguneko epea bete eta biharamunean izanen da, betiere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Halaber, interesatuei jakinarazten zaie mugaketa egiteko ezarritako eguna baino hogei egun lehenago arte, beren eskubideak frogatu eta babesteko egoki iruditzen zaizkien agiriak aurkeztu ahalko dituztela, TAOFLren 51.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Errotzen, 2006ko urriaren 25ean._Kontzejuko burua, Amalia Rodrigez Lapeña,

Iragarkiaren kodea: L0618498