150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

UE-38 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketa. Hasierako onespena

Udal honetako alkateak, 2006ko azaroaren 13an, 73/06 ebazpena eman zuen hasiera batean onesteko Iturmendiko Udal Planeko UE-38 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketa, hori guztia hirugarrenei gerta dakizkiekeenak ezertan ukatu gabe.

Jendaurrean uztea 20 egunez, hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Orobat, iragarki oholean eta Foru Komunitatean hedadura handiena duten bi egunkaritan argitaratuko da eta argitalpenaren gastuak eskatzailearen kontura izanen dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iturmendin, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0618487