150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

La Torre sarguneko E-3 sektoreko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2003ko urriaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea La Torre sarguneko E-3 sektoreko birzatiketa proiektua, J.F. García Barrios arkitektoak prestatua, UTE Urzainqui Francoy, S.L. eta Promociones Río Linares, S.L. sustatzaile izanik.

Proiektua jendaurrean egonen da 20 egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, hala ezartzen baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151 eta 76. artikuluetan.

Azkoienen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0618479