150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzak ematea

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko zinegotzi delegatuak, 2006ko urriaren 2an, ebazpen hau eman zuen:

RSS 02-OCT-06 (13/SS)

"Ikusirik garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuetarako 2006ko dirulaguntzen deialdiko oinarriak, eta ikusirik, orobat, Iruñeko Udaleko garapenerako lankidetza programetako teknikariaren txostena, ebatzi dut:

1._Dirulaguntza ematea ondoko erakundeei, adierazten den zenbatekoan eta azaltzen diren proiektuak egiteko:

Titularra/ Kontzeptua:

_Asociación compartir Navarra. "Kolonbian bizitzea" proiektua: 1.250,00 euro.

_Asociación compartir Navarra. "Elkartasuna eta konpromisoa pobretuekin" proiektua: 1.250,00 euro.

_Organización de cooperación y solidaridad _OCSI_. "Lankidetzatik generoen berdintasunerantz" proiektua: 1.150,00 euro.

Guztira, honenbertze euro: 3.650,00 euro.

2._Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 2006ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kontura, ondotik ematen diren zenbatekoak.

_Agiri zk.: DO-206063732. Titularra/ Kontzeptua: Asociación compartir Navarra. "Kolonbian bizitzea" proiektua: 1.250,00 euro.

_Agiri zk.: DO-206063734. Titularra/Kontzeptua: Asociación compartir Navarra. "Elkartasuna eta konpromisoa pobretuekin" proiektua: 1.250,00 euro.

_Agiri zk.: DO-206063736. Titularra/ Kontzeptua: Organización de cooperación y solidaridad _OCSI-. "Lankidetzatik generoen berdintasunerantz" proiektua: 1.150,00 euro.

Guztira, honenbertze euro: 3.650,00 euro.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko azaroaren 16an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0618497