150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Esteribarko Udalak 2006ko azaroaren 10ean egin bilkuran, honakoa erabaki zen:

Iñaki Ciordia Ruiz jaunak sustatutako xehetasun azterlana, Zabaldikako herriguneko 3. poligonoko 10. lurzatiari dagokiona, hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zen 2006ko 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 17an, agertutako iragarkiaren bidez.

Ikusi egin dira Udalaren arkitekto aholkulariak xehetasun azterlanari buruz egin duen txostena eta María Rosario Goicoechea Lainez andreak eta Zabaldikako Kontzejuak aurkezturiko alegazioak, baita sustatzailaren arkitektoak igorritako erantzuna ere.

Jendaurreko epea amaiturik, gaia 2006ko urriaren 23ko hirigintza batzordean aztertu ondoren eta onespena bidezkoa dela ikusita.

Aho batez erabaki da:

a) Behin betikoz onestea Iñaki Ciordia Ruiz jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, Zabaldikako herriguneko 3. poligonoko 10. lurzatiari dagokiona.

b) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Erabaki hau sustatzaileari eta alegazio-egileei jakinaraziko zaie, ohartaraziz ezen erabakiaren aurka ondoko errekurtsoak aurkez daitezkeela:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Nolanahi ere, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, erabakia hartu duen organoan, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Esteribarren, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0618712