150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AIEGI

Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betikoz onestea Aiegiko UE-22 unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones Lemuaz, S.L. enpresak sustatua eta Iván Fernández Prados arkitektoak eta beste batzuek prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134.5. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2._Obrak gauzatzerakoan kontuan hartuko dira udal arkitektoaren eta Servicios de Montejurra, S.A.ren txostenetan aipatzen diren zehaztapenak.

3._Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoari jarrraituz.

4._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Lurraldearen Antolamenduaren Batzordeari jakinaraziko zaio hamar eguneko epean.

Aiegin, 2006ko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0618703