150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORBAITZETA

Aldaketa puntual xehekatua. Hasierako onespena

Orbaitzetako Udalak, 2006ko azaroaren 20ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Orbaitzetako Lurraldearen Antolamendurako Udal Planeko aldaketa puntual xehekatua, Eskola zaharreko eraikinaren kalifikazioa aldatzeko eta erabat bizitegietarako izan dadin, eta ostatuaren kalifikazioa, berriz, bizitegietarako izan beharrean erabilera anitzeko ekipamenduetarako izan dadin. Aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek espedientea udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen dutena alega dezaten.

Orbaitzetan, 2006ko azaroaren 20an._Alkate udalburua, Jesús María Eginoa Barberena.

Iragarkiaren kodea: L0618659