150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AIEGI

Herrilur zerrenda baten trukea

Aiegiko Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, tramiteak egiten hastea 445,05 metro karratuko lur puska bat desafektatzeko Aiegiko Landalurreko Ondasunen Katastroko 2. poligonoko 444. lurzatian (El Raso alderdian), Aiegiko Udalaren herrilurra baita, lurzati pribatuetako ondoko bi puska hauekin trukatzeko:

_307,56 metro karratu, Aiegiko Landalurreko Ondasunen Katastroko 2. poligonoko 1115. lurzatikoak, El Raso alderdian, C Larrainzar y Compañía S.R.C.ren jabetzakoak.

_137,49 metro karratu, Aiegiko Landalurreko Ondasunen Katastroko 2. poligonoko 1117. lurzatikoak, El Raso alderdian, C Larrainzar y Compañía S.R.C.ren jabetzakoak.

Desafektazioaren xedea da "Pago de Larrainzar" upeltegiaren atzealdetik doan euri uraren kolektorea lurzoru publikoan barna joan dadin; izan ere, gaur egun lurzoru pribatuan barna doa kolektorearen zati handi bat, eta garbi dago helburu hori erdiesteko modu bakarra trukea dela, ezin baita halakorik lortu ez erabileraren lagapena eginez, ezta kargak ezarriz ere.

2._Aurreko erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Udalaren iragarki oholean argitaratuko baita.

3._Jendaurreko epea amaiturik, Aiegiko Udalak aurkezturiko erreklamazioak ebatziko ditu, Udalbatzako legezko kideen bi herenen gehiengoarekin hartuko duen erabakiaren bidez, 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluak agindu bezala.

4._Espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, proposaturiko trukearen onura publiko edo soziala deklara dezan, egoki irizten badio, eta onets dezan.

Aiegin, 2006ko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0618652