150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Udalak, 2006ko urriaren 30eko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Erriberriko 22-2B-2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Promociones Provipan, S.L.k sustaturik. Aipatu xehetasun azterlan hori 2006ko abuztuaren 31ko udal bilkuran onetsi zen hasiera batez eta jendaurreko epean ez zen ez erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erriberrin, 2006ko azaroaren 21ean._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0618618