150. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEATXE

Birzatiketa proiektua, Leatxeko UE 6 unitatean, 1. poligonoko 74. lurzatian. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalbatzak, 2006ko azaroaren 14an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen aho batez, legeak eskatzen duen quoruma zuela:

Leatxeko Udalak, 2006ko irailaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leatxeko katastroko 1. poligonoko 74. lurzatia birzatitzeko proiektua, 6. exekuzio unitatean, Pedro Javier Sola Rodrigo jaunak sustaturik (IFZ: 15.756.957 W; enpresaren helbidea: La Fuente kalea, 1 Leatxe), eta Juan José Echeverría Dancausa eta Patxi Lapetra arkitektoek eta Eduardo J. Urralburu abokatuak 2006ko abuztuan prestaturiko proiektuari jarraikiz.

Hasierako onespenaren iragarkia 2006/10/13ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta 2006ko irailaren 22ko Diario de Noticias egunkarian; eta ez zen erreklamaziorik jaso jendaurreko hogei egun balioduneko epean.

Aurrekoa ikusita, Udalbatzak, aho batez eta legez behar den quoruma izanik, erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Leatxeko 74. lurzatiaren birzatiketa proiektua, katastroko 1. poligonoko 6 exekuzio unitatean, Pedro Javier Sola Rodrigo jaunak proposaturik (IFZ: 15.756.957 W; enpresaren helbidea: La Fuente, 1, Leatxe). Proiektua Juan José Echeverria Dancausa eta Patxi Lapetra arkitektoek eta Eduardo J. Urralburu abokatuak prestatu dute, 2006ko abuztuko data izanik.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2.002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 59. artikuluan xedatutakoa betez, igorri egiten da birzatiketa behin betikoz onesten duen erabakia, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dadin.

Leatxen, 2006ko azaroaren 15ean._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0618565